
Presoen eskubideen alde aurrera egiten segitzeko beharra nabarmendu du Sarek larunbata honetan Donostian egin duen manifestazioan. Aste Nagusia ospatzen ari delarik izan da manifestazioa eta bertan kofradietako ordezkariak izan dira. Jai giroan izan da mobilizazioa. Iaz egin zuten manifestaziotik urtebete pasa denean aurrerapausu garrantzitsuak izen direla gogoratu dute.
Sareren mobilizazioa Donostian, Aste Nagusian denok egotea oraindik erronka delako pic.twitter.com/zVwmF5pNLp
— Ramon Sola (@gara_rsola) August 16, 2025
Horrela, iaz GARAko azalean agertzen den presoen kopurua 130eko zen, eta orain 110era jaitsi da. Honekin batera, iaz 63 ziren oraindik beraien zigorrak erregimen itxian betetzen ari ziren presoak, gaur 50 dira. Aurreko Aste Nagusian oraindik ezezaguna zen Estatu frantsesean betetako zigorra kontatzeko araua.
«Aurrera egin dugu, bai. Baina badugu zer aurreratua oraindik euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aferari dagokionean. Orain aipatu berri dugun konputoaren lege aldaketak, ia urtebete darama ere indarrean, oraindik lau ebazpen baino ez ditugu ezagutu. Badudu zer aurreratua. Gipuzkoarrak diren presoetatik ere, 18 dira oraindik beraien zigorrak erregimen itxian betetzen ari direnak. Badugu zer aurreratua», adierazi duen manifestazio ondoko ekitaldian.
Oztopoak gainditzea
«Aurrera egiteko ordea aurrean ditugun oztopoak gainditu behar ditugu, eta oztopo horiek, salatzen daramatzagun salbuespen lege eta politikak dira. Orain 20-25-30 urte sortutako legeak dira oraindik indarrean jarraitzen dutenak, orduan ere salbuespenezko lege zirenak, egun are salbuespenezkoago bihurtzen dira Euskal Herriak aurrera egin ahala lega hauek indarrean jarraitzen badute», salatu dute.
«Legeez gain, salbuespen politikekin amaitzea ere ezinbestekoa izango zaigu behin betiko konponbidean aurreratu nahi badugu. Beste edozein arrazoirengatik espetxean zigorra betetzen ari diren presoei aplikatzen zaizkien irizpideak aplikatuko balitzaizkie euskal presoei, %100a bere zigorraren azken urteak etxean betetzen legoke. Beraz, etorkizuna aurrera egin nahi badugu, ezinbestekoa zaigu biekin amaitzea, salbuespen lege eta politikekin», gaineratu dute.
Azkenaldian presoen eskubideen aldeko aldarriek jasatzen ari diren kriminalizazioa ere aipatu dute Sareren manifestazioan. «Zilegi, legezko eta demokratikoak diren aldarriak kriminalizatzeko nahia somatzen da zenbait alderdi eta lobbyetatik. Guk gurean jarraituko dugu. Konponbidearen bidetik, elkarbizitza agertokietara jauzi egitea ahalbideratuko digun bakea lorttzeko lanean jarraituko dugu aurreratzean ere eta hori, batetik, biktimek horrenbeste behar eta merezu duten egiaren, aitortzaren eta erreparazioaren eskutik etorriko da. Baina bestetik, ezinbestekoa izango da elkarbizitza agertokietara jauzi egin nahi badugu konponbide osoa eskuratzea, ezinbestekoa izango da euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak etxean izatea», adierazi dute.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
