Nora Unanue Aldazabal

Lucas Boyé: «Bi aste inguru geratzen zaizkit taldearekin hasteko eta ilusio handiarekin nago»

Alavesek prentsaurrekoan aurkeztu du Lucas Boyé aurrelari argentinarra, ostiralean 2029. arte taldearekin sinatu ondoren. Nahiz eta lesio baten eraginez bere onera itzultzen ari den, gogobete eta indartsu itzultzeko premiaz azaldu da, Chacho Coudeten konfiantzarekin kontatzen duela jakinda.

Lucas Boyé astelehen honetako prentsaurrekoan.
Lucas Boyé astelehen honetako prentsaurrekoan. (Alaves)

Alavesen fitxaketa berria, Lucas Boyé, prentsaurrekotik pasa da astelehen honetan, ostiralean fitxaketa ofizial egin ondoren. Granadaren denboraldiaurre osoan parte hartu ondoren, azken lagunartekoan ezkerreko belauneko alboko lotailua lesionatu zuen, eta adierazi duenez, iraileko bigarren asteburuan San Mamesen Athleticen aurka jokatzea da bere helburua, selekzioen etenaldiaren ostean.

«Errekuperazio bidearen erdia baina gutxiago geratzen zait osatzeko eta selekzioen etenaldiaren ondoren taldearen dinamikarekin bat egiteko», azaldu du Boyék. Gainera, egoera horrekin bizitzea ez zaiola erraza egiten aitortu du, «klub batera iristea eta taldekideek ohatilan ikustea gertatzen zaidan lehen aldia da. Arantza horrek ez dit prozesu honetaz erabat gozatzen uzten».

28 urteko aurrelariak Eduardo Coudetek bere fitxaketan izan duen garrantzia azpimarratu du, «Alavesen partetik interes handia egon zen, baita teknikariaren partetik ere. Asko ezagutzen dut Chacho, badakit nola jokatzen duten bere taldeek, eta ziurrenik aurreko lerroa lehen defendatzaileak izatea eskatuko dit».

Hasieran zelaietik kanpo egon behar izatea alde batera utzita, Boyé gogotsu agertu da Arabako taldearen proiektuarekin, «lehiaketa nagusira itzultzeak ilusioa pizten du, berriz lehiatzeko gogo handia dut. Ea klubak hazten jarraitzen duen eta gauza politak gertatzen diren, bai honetan bai hurrengo sasoietan».

Granadako aurrelari ohiak badaki Gasteizen lehia izango duela, Toni Martinezek, oraindik titular gisa sendotu nahi duenak, atea ikusi zuen lehen jardunaldian, eta Marianok denboraldiaurre ona osatu ondoren, plantillarekin bat egiteko Chacho Coudet konbentzitu zuen. «Aurrelari bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu, ni eroso sentitzen naiz bakarrik edo lagunduta jokatuz», adierazi du Boyek.

Merkatua irekia badago, ateak baita ere

Sergio Fernandez kirol zuzendariari, berriz, jokalarien egoeraz galdetu diote, eta bereziki defentsaz, Mouriñoren eta Abqarren irteeren ondoren, «Pachecoren etorrerarekin aurkitu dugu bilatzen genuena. Merkatua irekita dagoen bakoitzean, edozein mugimenduri adi egon behar dugu, ez dakigu zer gerta daitekeen itxi arte. Edozein postutan aldaketak egon daitezke, baina ez dut kasu indibidualei buruz hitz egingo», adierazi du irmo.

Horrela, Alavesek laster berreskuratu nahi du Coudetekoentzat funtsezko pieza bihurtzeko gogoz datorren futbolaria, elitera itzuli den denboraldian.