
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan euskaraz iritsiko den animaziozko proposamen berria da ‘Sari Nagusia Ziztu bizian’. Aurreko hilabetean estreinatu zen filma bezala, ‘Super Elfkinak’, hau ere ekoizpen alemaniarra da.
Istorio honetako protagonista Edda da, lasterketa-pilotu izatea amesten duen arratoi gaztea. Bere ametsak ezinezkoa dirudi, baina ustekabeko zerbait gertatuko da: bizi den jolas-parkea zirkuitu profesional bihurtuko da. Han, bere idoloarekin –Ed, pilotu mitikoa– Europako Sari Nagusian lehiatzeko aukera izango du. Baina bi protagonistek lasterketa sabotatzeko konplot bat aurkituko dute, eta lehiaketa korapilatu egingo da. Elkarrekin, dena eman beharko dute hondamendia saihesteko... eta parkea salbatzeko.
Lasterketa-eszena zirraragarriak, une hunkigarriak eta mezu positiboak uztartzen dituen proposamena izango da: talde-lanaren garrantzia, erronkei aurre egiteko ausardia eta norberarengan sinestearen balioa.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

