Yala Nafarroa eta BDZ Nafarroa plataformek igande honetan iragarri dutenez, bat egingo dute ‘Genozidiorik gabeko kirola’ deitutuako «protesta baketsu eta ez biolentoetan». La Vuelta txirrindularitza lehiaketan Israel Premier Tech taldea parte hartzen ari dela eta.
Vueltak atseden eguna du astelehen honetan Iruñean, eta astearteko etapak herrialdea zeharkatuko du Sendavivatik Larra Belaguaraino.
Ohar baten bidez azaldu dituzte ‘Genozidiorik gabeko kirola’ kanpainako ekimenak. Kanpaina horren helburua, adierazi dutenez, «gizarte honek Palestinako herriari ematen dion babesa ikusaraztea da», eta, bere ustez, Israelgo taldeak nazioarteko kirol-ekitaldi batean parte hartzeak dakarren «irudi garbiketa» gaitzestea.
«Israelgo bandera soinean, Israel Premier Tech taldeak hamarkadak daramatza nazioarteko zuzenbidea urratzen dues Estatu bat errepresentatzen, eta, adituen arabera, genozidio krimena egiten ari da», adierazi dute plataformek. Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak (UCI) eta La Vueltako erakundeak berak taldea kanporatu beharko luketela uste dute.
Ildo horretan, Gazprom-RusVelo talde errusiarra 2022an baztertu zutela gogorarazi dute, eta «neurtzeko modu bikoitza» salatu dute, «kirol arloaz harago doazen interesek soilik azaltzen dutena».
Plataforma hauek La Vueltako zuzendaritzari eta erakundeei leporatu diete taldea bertan egotea, eta kirolaz baliatuz irudia garbitzea «Nazioarteko Zuzenbidearen eta munduko herrien aurka lerratuz».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

