
Israelgo Armadak gutxienez 602 ume hil ditu abuztuan Gazan, hau da, batez beste 20 egunean, bertako Osasun Ministerioak zabaldutako datuen arabera. Zifra hauen baitan ez daude igandean hil zituztenak.
Ume horietako batzuk dira Kuwari neba-arrebak; beren gurasoekin batera hil zituzten babesleku zuten kanpin dendan, abuztuaren 26an, Jan Yunisen, Gaza hegoaldean.
Maria ere hil dute, 9 urterekin, baita 7 urteko Moath eta bere 4 urteko Motaz anaia ere; hirurak gurasoekin batera zeuden Al Shati errefuxiatu esparruko kanpin denda batean abuztuaren 20an, Gaza hiriaren mendebaldean.
Abuztu osoan israeldar erasoek 2.500 pertsona hil dituzte Gazako Zerrendan: 1.700 gizon, 602 ume, 187 emakume eta 77 adineko pertsona.
19.242 ume hil dituzte Gazan
23 hilabetez luzatzen ari den azken ofentsiba honetan, Israelek, batez beste, 91 pertsona hil ditu egunean, 28 adin txikiko. Gazako Osasun Ministerioak adierazi duenez, «umeen hilketak joera dira».
2023ko urritik 19.200 haur baino gehiago hil dituzte Gazan. Zifra horiek ez dituzte barne hartzen Israelen blokeoaren ondorioz gosez hil direnak.
Genozidioan adituak, GKEak eta nazioarteko erakundeak bat datoz: Israel genozidioa egiten ari da Gazan eta ezinezko egin du bertan bizitzea, azpiegituren suntsitze sistematikoa, ur edangarriaren eskasia eta elikagai falta tarteko.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos



