
Irailaren 14an ‘Ekin eta bultza askatasunera’ lemapean mobilizazio nazionala deitu du Ernai gazte antolakundeak Donostian. Mobilizaziora dei egiteko, ehun lagunetik gora elkartu dira ostegun honetan Zarauzko malekoian.
Txiki eta Otaegi gazte independentisten fusilamendutik 50 urte pasata, memoria ariketa bat egingo dutela, baina batez ere, aurrera begira ari direla aipatu dute gazteek.
Donostian egingo duten moblizazioan, Ernaiko kideek aurreko belaunaldiaren «lekukoa hartu» eta Euskal Herria askatasunera eramateko gazteek bultza egiteko ordua dela aldarrikatuko dute, «Euskal Herriaren independentzia delako, zapalkuntzarik gabeko herria eraikitzeko bide bakarra».
Izan ere, Ernairen iritiziz, «aurrera pausu» bat emateko garaia da. «Munduan zehar, kaosa da nagusi. Krisia, gerra, oldarraldi erreakzionarioa. Finean, sistema kapitalistaren azken hamarkadetako ereduaren agorpena eta agertoki bortitzago baten hasiera. Alegia, gazte eta oro har herri sektoreak zanpatu eta are babesgabeago utziko dituen olatu oso bat», ohartarazi du gazte antolakundeak.
Era berean, Euskal Herriaren biziraupena kolokan aurkitzen dela azpimarratu du. «Gure herria ukatua da, gure hizkuntzaren aurkako oldarraldi oso bat dago martxan eta gure ikurrak jazarriak dira. Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea ukatua eta aipatutako bidegurtze globalaren baitan herri gisa erantzuteko tresneria bahitua dugu», gehitu du.
Horrela, herri honek «ezker eskuin astinduko duen bultzada berri bat behar du. Garaiko horren neurrikoa. Bizi ditugun garaitan gazte zapaldurik biziko ez den jendartea eraiki eta gure herriaren biziraupena bermatzeko bide bakarra independentzia delako. Ez dago besterik. Eta gazteok prest gaude gure herriak behar duen bultzada berri hori eragin eta askatasunaren aldeko borroka muturreraino eramateko».
Zehaztu dutenez, irailaren 14ko obilizazioa eguerdiko 13:30etan egingo dute Donostiako Bulebarretik, estropaden bigarren asteburuko testuinguruan.
Udako kanpaina
‘Ekin eta bultza askatasunera’ leloak ezaugarritzen du Ernairen aurtengo udako kanpaina: «Txiki eta Otaegi hil zituzten, baina ez dute sekula herri honen askatasunaren nahia isilaraztea lortuko. Eta orain gu gara herri honek merezi duen etorkizunagatik borrokan jarraitzen dugunak, gaur egungo gazteei inoiz baino indartsuago bultzatzea egokitzen zaigu».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
