
Ibaitik Itsasora, Tuteratik Hendaiara, Palestinari elkartasuna adierazteko egiten ari den martxa Iruñera heldu da eta manifestazioa egin dute Euskal Herriko hiriburuan. Irailaren 10ean abiatu ziren eta hilaren 20an heltzekoak dira, oinez, kostaldera.
Igandean Zaragoza etorbidetik sartu dira Iruñera, bertan zain zituzten ehunka pertsona palestinar banderak eskuetan. Hiriko kaleak zeharkatu ostean martxak bere bidea jarraitu du Iruñetik Artika errepidetik aterata.
Heldu direnean palestinarren etxera itzultzeko eskubidearen ikur den urre koloreko giltzaren errelebo aldaketa egin dute. Kaleak zeharkatzen joan diren neurrian espaloietan zain zituzten herritarrak, Palestinar ikurrekin martxari txaloka, ‘Israel errudun, Europa arduradun’ eta ‘Ez da gerra bat, genozidioa da’ leloak oihukatuz, besteak beste.
Richard Weyndling, deialdiaren eledunak, azaldu du martxak ikusgarri egiten duela lurralde osoan dagoen elkartasun sare zabala. Izan ere, hori da haien helburua, ikusgarritasuna ematea palestinar herriak haien lurretan bizitzeko duen aspirazioari, «askatasunez, justiziaz eta berdintasunez».
Ildo beretik, azpimarratu du jendartea egiten ari den presioa irabazle izaten ari dela apurka apurka bada ere eta, horrek, instituzioak bultzatzen dituela jarrera aldatzera.
Adibide gisa jarri ditu espainiar Gobernuak duela gutxi hartutako neurriak, nahiz eta «berandu» datozen eta «ez diren nahikoa», Weyndlingek salatu duenez. «Baina, keinu garrantzitsua da», aitortu du.
Izan ere, uste du Israelen erantzunak agerian utzi duela neurriok zerbaitetarako behintzat balio dutela. Halaber, Nafarroako Gobernuaren jarrera aldaketa ere martxa egiten ari den presioarekin lotu du.
Iruñea atzean utzita, beraz, Hendaiara bidea hartu du berriz martxak.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo
