
Aurreko edizioek izandako harrera bikainak hauspotuta, emakumezkoen esku pilota egutegian bere lekua egiten ari den 3 Hiriburuak txapelketak bere laugarren ekitaldiari ekingo dio igande honetan Gasteizko Beti Jai pilotalekuetan.
Zaila zirudien arren, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan jokatzen den txapelketa honek hazten jarraitzen du eta aurten parte hartzaile kopuruan marka berri bat ezarriko du: guztira 70 izango dira lau mailatan lehiatuko diren emakumeak.
Txapelketa guztia hiru jardunalditan garatuko denez, 3 Hiriburuak hau da urteko zitarik trinkoena eta aberasgarriena, gaur egungo emakumeen esku pilotaren errealitate guztiak ezagutzeko aukera izango baita hiru hiriburuetan.
Beste behin, Bilbo, Gasteiz eta Donostia batuko dituen txapelketa hau erabat irekia izan da, hau da, parte hartu nahi duten emakume guztiek izan dute izena emateko aukera. Aukera hori zabalagoa izan dadin eta emakume bakoitzak bere errealitate eta beharretara egokitzen den plaza bat izan dezan, txapelketa lau maila desberdinetan banatuko da: laurak pilota mistoarekin, hasiberriak, gazteak, promesak eta eliteak.
Txapelketa igande honetan bertan, irailak 27, hasiko da Gasteizko Ogeta pilotaleku mitikoan, egun osoko pilota maratoi batekin. Bertan maila guztietako aurre-kanporaketak jokatuko dira eta aurrera egitea lortzen dutenek urriaren 5an izango dute hurrengo hitzordua, emakumeen esku pilotan hain berezia bilakatu den Bilboko Esperantza pilotalekuan. Finalak urriaren 12rako daude iragarriak, Donostiako Atano III.a historikoan, ETB-1eko kamerek zuzenean emango duten jaialdian.
Elite mailari dagokionean, aurten zortzi bikotek hartuko dute parte: Etxegarai-Gaminde, Arrizabalaga-Bergara, Zabaleta-Mendizabal, Arraiza-Capellan, Ibarrola-Betegi, Salsamendi-Bertiz, Aldai-Erasun eta Uriarte-Perez. Zabaleta-Mendizabal izan ziren iazko irabazleak eta aurten txapela defendatzeko aukera izango dute oso orekatua espero den txapelketa batean.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
