
‘Etxe bat Husaviken’ poesia liburua argitaratu berri du Uxue Juarezek, oraingoan dolua gai nagusi duelarik. Euskaraz idazten duen lehenengo poema bilduma honetan balea baten eta honen balekumearen harremana du ardartz, isolamendua, mina, natura edota maitasuna bezalako gaiak jorratzeko.
Juarezek ostiral honetan Donostian egindako aurkezpenean azaldu duenez, «aparteko mundu bat» sortu behar izan du suizidio baten ondoriozko dolua lantzeko eta honetaz hitz egiteko, hizkera eta unibertso propio batekin.
Gaineratu duenez, horrela abiatzea erabaki zuen bere sentimenduekiko «distantzia sortzeko», «hitz egiteko eta ni erdian ez jartzeko modu bezala» eta «unibertsalizatzeko». Doluaz gain, abiapuntua Islandiara egindako bidaia bat izan zen, bertan ikusi zuen «lehenengoz eta azkenekoz» bale bat.
Balea Zuria argitaletxearekin kaleratutako liburu honetan amatasuna eta dolua nola bizi diren azaltzen du Juarezek baina, aldi berea, balekumea doluaren prozesuaren alde «jostariagoa» islatzen du. «Haurrak jakinminetik hurbiltzen dira errealitatera, modu naturalagoan», azaldu du. Balea, aldiz, «askoz sendoagoa da».
Aurkezpenean azaldu duenez, liburuaren amaieran balearen eta balekumearen arteko elkarrizketa «jolastiago» bat irakurri daiteke, non baleak kumeari aholkuak ematen dizkion.
Hala ere, Uxue Juarezek ohartarazi duenez, poesian ez da beti benetan gertatu dena kontatzen, fantasia ere badago, «ez da zehatz-mehatz kontatu behar. Berak, zehazki, hitzekin jolastu du, urpeko animalia batzuk asmatu ditu eta grafiaz eta puntuazio markez baliatu da etenaldiak sortzeko.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

