
‘Aurpegien lapurra’ Ibon Martinen eleberri beltza euskaratu du Aiora Jakak Elkar argitaletxearekin. Ane Cestero ertzainaren inguruko seriearen azken-aurreko liburua da hau, covid-19aren pandemiaren garaian idatzitakoa.
Astearte honetan Donostian egindako aurkezpenean Ibon Martinek nabarmendu duenez, lan honen idazketa prozesua motela izan zen, hamar edo hamaika hilabete behar izan zituen eta, baina «asko gozatu nuen». Gainera, Oñatin oinarritutako istorioa kontatzen duenez, herria ondo ezagutzeko izan zuen aukera nabarmendu du.
Ez da Aiora Jaka itzultzailearekin lan egiten duen lehenengo aldia, gazteentzako idazten dituen liburuen itzulpena ere berak egiten dituelako. Hortaz, Ibon Martinek azpimarratu duenez, «Aiorak orain ezagutzen nau eta guztiz ulertzen du esan nahi dudana».
Hori dela eta, eta euskarazko itzulpenak irakurri ahal dituen bakarrak direnez, bere eleberriak «hobetu» egiten direla adierazi du. «Aiorak hitzen errepikapenak ikusten ditu, beste irakurketa bat ematen dio liburuari eta zorroztu egiten du», azaldu du idazle donostiarrak. «Oso eroso sentzitzen naiz berarekin lan egiten eta neure buruari galdetzen dion ni itzultzeaz inoiz aspertuko ote den», esan du txantxetan.
Eleberriaren abiapuntua honakoa da: Oñatitik Arantzatzura bidean, harkaitzean landuriko Sandailiko baseliza bakartian, emakume gazte bat hilda agertu da hango ur-putzuan ugalkortasun erritu bat egiten ari zela: itota, erraiak husturik eta aurpegia maskara baten moldea egiteko erabilita.
Heriotza anker bezain ulergaitz hori argitzera iritsiko dira Ane Cestero ertzaina eta Inpaktuzko Hilketen Unitateko kideak, eta, zantzu ugarien arrastoei jarraitu arren, mataza askatu ordez gero eta nahasiago agertuko da, lehenbiziko hilketa makabro horri beste batzuk gehitu ahala, zein baino zein izugarriago.
Gainera, Oñatirekin eta Arantzazuko Santutegiarekin lotura handia du istorioak. Ibon Martinek azaldu duenez, hiltzailea «apostolu» bezala da ezaguna eta hilketa ugari egiten dituenez, hamabi biktimara iritsiko dela susmatzen dute ikertzaileek, apostoluen kopurua, alegia.
Orain, bere hurrengo eleberrian lanean hasi berri dela aurreratu du. Euskaraz ‘Arima beltza’ izenburua izango duen honek Ane Cesteroren saila itxiko du. Beltza bai, baina ez da nobela poliziala izango eta, lehen aldiz bere lanetan, gizon bat izango da protagonista.

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

El Gobierno navarro reconoce a otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

Robe Iniesta, el poder del arte

