
Arantxa Etxebarria zinemagileak ‘La Infiltrada’ filma estreinatu eta urtebete geroago ‘Un fantasma en la batalla’ iritsi da. Agustin Diaz Yanes zinemagileak zuzendu du.
Susana Abaitua (Gasteiz, 1990) da protagonista. Amaiaren azalean sartuko da, guardia zibil bat, ETA barruan agente ezkutu gisa sartzen dena, erakunde armatuak Ipar Euskal Herrian zeuden zuloak lokalizatzeko.
90eko hamarkadako eta 2000ko hamarkadako testuinguru historiko, politiko eta sozialean dago oinarrituta filma, eta Amaia guardia zibil gaztearen fikziozko istorioa kontatzen du. Amaia ETA erakundean hamarkada bat baino gehiago igaroko da infiltratuta, Ipar Euskal Herrian ezkutatuta zituzten zuloak aurkitzeko asmoz. Filma fikzioa bada ere, Guardia Zibilak ETAren aurka egindako operazio batean oinarrituta dago.
Abaituarekin batera, aktore taldean dira Iraia Elias, Andres Gertrudix, Raul Arevalo eta Ariadna Gil. Ekoizleak Belen Atienza, Sandra Hermida eta J.A. Bayona dira.
Euskal Herriko hainbat herritan grabatu zuten filma iazko udaberrian.
Polemika Zinemaldian
Donostia Zinemaldian egin zen filmaren estreinaldia eta ASKE errepresioaren aurkako erakundeak salatu zuen «infiltrazioa tortura» dela, filma ematen zuten tokiaren inguruan hainbat pankarta jarrita. Gainera, komunikatu baten bidez, adierazi du zapalkuntza «estatu zapaltzaileek erabiltzen duten arma nagusia» izan arren, arma hau ez dela atxiloketa eta karga polizialetara mugatzen: «Asko dira Estatu espainolak Euskal Herriaren askapen mugimenduaren aurka erabilitako baliabide errepresiboak, berau desagerrarazteko helburuarekin. Horien guztien artean, bada bat berriro indartzen ari dena, polizien infiltrazioena. Nazioarteko maila duen zinemaldia baliatu nahi dute infiltrazioak zuritzen dituzten filmei bultzada bat emateko».

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

