
Duela bi aste aurreratutakoa baieztatu da ostegun honetan eta, hala, Euskal futbol selekzioak Palestinaren aurka jokatuko du San Mamesen azaroaren 15ean. Euskadiko Futbol Federazioak «izaera solidarioa izango duen nazioarteko partida» konfirmatu du prentsa ohar baten bitartez.
Partidari buruzko xehetasunak larunbatean, 11.30ean, bi federazioen arteko hitzarmenaren sinaduraren eta partidaren aurkezpen ofizialaren ostean egingo dira Gernikako Bakearen Museoan, Palestinako Futbol Federazioarekin batera.
Hala, Jibril Rajoub Palestinako Futbol Federakundeko Presidenteak, Susan Shalabi Palestinako Futbol Federakundeko presidenteordeak eta Yaser Hamed Palestinako jokalari euskaldunak, Iker Goñi Euskadiko Futbol Federakundeko Presidentearekin batera, emango dituzte Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko norgehiagokaren xehetasunak
«Futbolak elkartasunerako bozgorailu gisa balio dezakeela eta hala izan behar duela sinetsita, Euskadiko Futbol Federakundea eta Palestinako Futbol Federakundea, bakea defendatzeko eta eskatzeko helburuarekin, partida antolatzeko akordiora iritsi gara», adierazi du aipatu prentsa oharrak.
Euskal futbol selekzioak 2024ko martxoan jokatu zuen azkenengoz, Marcelo Bielsak zuzentzen zuen Uruguayko selekzioaren aurka.

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Hallado en Urbasa el esqueleto de un bisonte de hace 4.000 años con una punta de flecha

Idahon (AEB) ikurrina debekatzeko egitasmoa bultzatu dute Trumpen aldekoek

