
Azken orduetan Ertzaintzak epaitegira bidali ditu uztailaren 20an Azpeitiko istiluetan ustez parte hartu zuten beste 18 urteko bi gazte identifikatzeko eginbideak. Guztira, hilabete hauetan egindako ikerketekin, 16 urteko adingabe bat atxilotu eta beste 23 gazte ikertu ditu. Eginbide polizialak amaitutzat eman dira.
Uztailaren 20ko goizaldean gertatu ziren istiluak, 4.00ak aldera, udaltzaingoak errotulagailu batekin pilen edukiontzi batean ACAB idatzi zuen gazte bat identifikatu eta isuna jarri zionean. Bertan zeuden pertsonek poliziei beren jarduna arbuiatu zieten, eta minutu batzuk geroago Ertzaintzaren hainbat patruila heldu eta istiluak hasi ziren.
Urola-Kostako ertzain-etxeak ikerketa hasi zuen gertakari horiengatik, eta, hasiera batean, 16 urteko adingabe bat atxilotu zuten eta beste hamar gazte ikertu. Horiei guztiei desordena publikoen delitua eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua leporatu zizkieten.
Abuztuan zehar eta iraileko lehenengo egunetan, 18 urtetik 38 urte bitarteko beste hamaika pertsona ere ikertu zituzten.
Orain identifikatu dituzten 18 urteko bi gazte horiekin, Ertzaintzak amaitutzat eman du ikerketa, ikertu gisa identifikatutako 23 pertsonen balantzearekin eta 16 urteko adingabe baten atxiloketarekin, eta kasuaren ardura duen epaitegira bidali ditu polizia-eginbideak.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
