
Darren Aronofsky zinegile laudatuaren film berriak laurogeita hamarreko hamarkadako New York hirira eramango gaitu. Charlie Hustonen izen bereko eleberrian oinarrituta dago, eta egileak berak egokitu du gidoia.
Film honek norabide aldaketa bat markatuko du bere ibilbidean, umore beltzeko kutsua duen akziozko zineman barneratzen delako.
Hank Thompson (Austin Butler) beisbol-jokalari ohia da protagonista; etorkizun handiko ibilbidea zuen aurretik, baina lesio batek eten egin du. Orain New Yorken zerbitzari gisa lan egiten du, eta Yvonnerekin (Zoë Kravitz) du harremana, bere bizitzari egonkortasuna ematen dion paramedikoa. Dena aldatuko da Russ bizilagun punkiak (Matt Smith) katua egun batzuetarako zaintzeko eskatzen dionean; ustekabean, Hank gangster mehatxagarrien talde handi baten erdian harrapatuta geldituko da. Mesede xume horrek sekulako eztanda eragingo du hirian eta bere bizitzan. Filmean zehar, Hankek muturreko egoerei egin beharko die aurre, jazarpenak, traizioak eta liskar bortitzak barne.
Darren Aronofsky
Zinegile estatubatuarrak gai ilun eta deserosoak arakatu ditu hasieratik, hala nola obsesioa, autodestrukzioa, amatasuna eta botere pertsonalerako borroka. Bere estiloa ezaugarritzen dute narrazio emozionalki biziak, irudi sinbolikoek eta ikuslea pertsonaien buruan murgiltzen duen edizio erritmikoak.
‘Pi’ (1998), bere lehen filmak eromena eta jenialtasuna aztertzen ditu; ‘Requiem for a Dream’ (2000) filmean, berriz, mendekotasunaren beherakada esploratzen du, muntaketa berritzaile eta aztoratzaile baten bidez. ‘The Wrestler’ (2008) eta ‘Black Swan’ (2010) filmeek bakardadean eta sakrifizio pertsonalean sakontzen dute, bakoitzaren diziplinetan perfekzioa bilatzen duten pertsonaien zaurgarritasuna agerian utziz.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

