
Mondragon Korporazioaren kide den Dikar konpainiak Ternua marka erosi du, Ternua Group enpresaren konkurtso prozesuan bere eskaintza judizialki onartu ondoren. Operazioarekin, Dikar kooperatibak «lurraldearekiko konpromisoa eta euskal industriaren aldeko apustua sendotzen ditu, nazioarteko ibilbide sendoa eta tokiko errotze sakona duen outdoor sektoreko marka enblematiko bat txertatuz kooperatibaren proiektuan», azaldu du ohar batean.
Donostiako Merkataritza Arloko 1 zenbakidun epaitegiak onartu du erosketa, eta Mondragon Korporazioak ere parte hartuko du jabetzan. «Prozesu konkurtsalean zehar Ternuak beste eskaintza batzuk izan baditu ere, Dikar-en proposamenaren arrakasta lurraldearekiko, pertsonekiko eta markaren etorkizunarekiko konpromisoan oinarritu da», azaldu du konpainiak.
Kooperatibaren arabera, erosketa Dikarren dibertsifikazio estrategiaren barruan dago, eta outdoor sektorean duen posizioa indartzen du. Sektore horretan Columbus markarekin jarduten du, aire zabaleko jardueretarako ekipamenduan espezializatuta dagoena.
Azaldu duenez, kooperatibak «kirolaren eta mendiaren inguruko ezagutza sakona dauka, bai ikuspuntu teknikotik, baita kontsumitzailearen ulermenetik ere, oinarri sendo bat finean, proiektu bateratu lehiakorrago, jasangarriago eta nazioarteko hazkuntzara bideratuagoa dagoena eraikitzeko».
Ternua kooperatibaren marka portfolioan txertatuta, bi enpresek «sinergia naturalak» partekatuko dituzte produktuaren garapenean, marketinean, hornitzaileetan eta salmenta kanaletan, Dikarren presentzia indartuko da Europako merkatuetan eta merkatu digitaletan, eta Amerikako merkatuarekiko esposizioa orekatuko da.
Halaber, operazioaren helburua da «nazioartean ospe handia duen euskal ikur honen industria, enplegua eta sustraitzea babestea, enpresa proiektu sendo, nazioartekotu eta lurraldearekin konprometitutako baten barruan haren jarraipena bultzatuz, Mondragonen balioekin koherente izanik».
Dikarrek Ternuarekin egindako apustua «anbizio handikoa» da, eta «erabat errespetatzen du haren ondarea». Horrela, kooperatibak bere gain hartu du etapa berria, «Ternua gaur egun den bezalakoa bihurtu duten talentua, kultura eta konpromisoa zaintzeko, bere esperientzia proiektu partekatu batean integratuz eta Euskal Herriko enpresa ekosistema eta errotzea indartuz».
Dikarri buruz
Dikar Mondragonen integratutako kooperatiba da, 1969an sortua eta gaur egun Arrasaten finkatua. Bere jarduera sektore nagusiak ehiza, kirol-tiroa eta aire zabaleko kirolak dira.
Taldeak bi filial ditu, bat Lawrencevillen (AEB) eta beste bat Aveiron (Portugalen). Bulego nagusiak zein filialak kontuan hartuta, 250 pertsonatik gorako lantaldea du, bere marka desberdinen fabrikazioa, banaketa eta merkaturatzean lanean.
Kooperatibaren arabera, 2024. urtean bere salmenta bolumena 100 milioi eurotik gorakoa izan zen, eta nazioarteko salmentak %98 izan ziren.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

