
Euskal Selekzioak urratsak eman ditu ofizialtasunaren bidean azken boladan. Izan ere, ekainean Gernikako Jai Alai pilotalekuan debuta egin zuen nazioarteko txapelketa batean; zesta-puntako Nazioen Ligan, hain zuzen ere. Hori ez ezik, Euskal Pilota Selekzioak zazpi domina lortu zituen Munduko Wallball txapelketan.
Gauzak horrela, PP hasi da izapidetzen espainiar Senatuan Euskal Selekzioari nazioartean lehiatzea galaraziko dion legea. Hain justu ere, Kirolaren Lege erreformatzea bultzatu zuten asteazken honetan, Kataluniako Selekzioaren, Galiziako Selekzioaren eta Euskal Selekzioaren nazioarteko lehiaketetan parte hartzea saihesteko. Hots, alderdi independentistek eskatu zuten kontrara.
Lehenengo urratsa eman du PPk. Orain, proposamena Diputatuen Kongresuaren batzordean onartu behar dute, eta, ondoren, bilkura osoak argi berdea eman behar dio proposamenari. Horrez gain, prozedura bera egin behar dute Senatuan, eta, azkenik, Diputatuen Kongresuaren baiezkoa lortu behar dute bozketa bidez, behin betiko onarpena izateko eta BOEn argitaratzeko.
2023ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen Kirol Legea. Orain, 48. artikuluaren bigarren atala ezabatzea dute xede PPkoek. Atal horretan jasotzen da lurralde jakin bateko kirol federazioak parte hartu dezakeela nazioarteko lehiaketetan, baldin eta dagokion nazioarteko federazioak «parte hartzea onartzen badu» eta «lurralde horretan sustrai historikoak edukitzen baditu».
Era berean, birformulatu nahi dute 49. artikulua. Azaldu dutenez, artikulu horretan ezarri nahi dute nazioarteko kirol-proba ofizialetan parte hartzeko, beharrezkoa izatea espainiako Federazioak emandako lizentzia bat.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
