Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztu ostean, zinema areto komertzialetara egingo du jauzi ostiral honetan Asier Altunaren ‘Karmele’ filmak. Aurretik, baina, pelikularen aurrerapen klipa ikusteko aukera dago NAIZen.
Filma Kirmen Uriberen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ (Susa, 2016) liburuan dago oinarrituta eta 36ko Gerraren eta Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan konpromiso politikoak zeharkatutako Karmele Urrestiren eta Txomin Letamendiren bizipenak ditu oinarri. Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira euren larruan sartu diren aktoreak.
Zinemaldian egindako aurkezpenean Altunak gogoratu zuenez, filma egiteko lehen bulkada aipatu liburua irakurri zuen une berean etorri zitzaion, Uribek bertan bildutakoa «oso gertukoa» suertatu baitzitzaion. «Etxean betidanik entzun izan ditugu gerrako istorioak», azaldu zuen, baina Txomin Letamendi eta Karmele Urrestirenak bazuen berezitasun bat: «Bidaia asko dago, musika asko, eta estatu kolpeak lapurtu zien askatasuna berreskuratzeko konpromisoa hartu zuten bi pertsonaia. Abentura gehiegi ere bai, agian. Filma irudikatzen hasi nintzen eta asko kosta zait pelikula osatzea, kenduz ondutako lana delako, pertsonaien bidez kontatu nahi nuena». Altuna filmaz aritu zen baita ere Telmo Esnalekin batera aurten ZInemaldian jaso zuen Zinemira sariaren aitzakian NAIZi eskaini zion elkarrizketa honetan.
Karmele Urresti da filmeko protagonista nagusia. Laspiurrek elkarrizketa honetan azaldu zuenez, «Karmelek pertsonalitate gogorra zeukan, eta presentzia handiko emakumea zen. Bere lekua aurkitzen zekien, eta bere ahotsa altxatzen ere bai. Gure lana ere orain bada gure ahotsa altxatzea eta gure lekua aurkitzea. Imajinatu, garai haietan».

Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

La ridícula idea de acelerar el tiempo

«Los autos se apoyan en una información no contrastada de un medio de comunicación»

El txupinazo sumerge a la acalorada Iruñea en sus nueve días más desenfrenados
