
‘Mutuak Stop’ lelopean, ELA, ESK, Steilas, USO, CGT, CNT sindikatuek eta Osasun Publikoaren Aldeko plataformak (OPA) kanpaina bat abiatuko dute hurrengo asteetan Nafarroan zein EAEn, mutualitateekin inongo lankidetza hitzarmenik sina ez dadin. LAB sindikatuak ere bat egin du kanpainarekin.
2023tik dator afera, CCOO eta UGT sindikatuek CEOE eta CEPYME patronalekin langileek pairatzen dituzten hainbat gaixotasun arrunt pribatizatzea eta osasun publikoko jarduerak mutualitateen esku uztea adostu zutenean.
Akordio hori sinatu zenetik, espainiar Estatuko lau autonomi erkidegotan soilik adostu da osasungintza publikoaren eta mutualitateen arteko lankidetza: Katalunia, Asturias, Balerar irletan eta INGESAn (Ceuta eta Melilla).
Hala ere, Euskal Herriko sindikatuek salatu dutenez, EAEko Gobernuak oraindik ez du baztertu horrelako akordio bat egitea eta Nafarroako Gobernuak CCOOekin, UGTrekin eta CENekin adostu du akordio hori garatzeko asmoa.
«Gizarte Segurantza osasun pribatuaren finantzatzaile bihurtuko da»
«Gogoratu behar da mutualitateak enpresa-elkarteak direla, eta, besteak beste, lanak eragindako kalteei arreta ematen dietela, betiere enpresen eskaeretatik abiatuta, eta lanekoak ez diren osasun kontrolak ere egiten dituztela, errekuperazio-denborak eta kostuak murrizteko helburuarekin. Langileentzako, asistentzia kalitatea okertuko eta kontingentzia arruntagatiko bajen kontrola areagotuko litzateke, zuzenean osasun pribatuaren poltsikora bideratuz, besteak beste», ohartarazi dute.
Gehitu dutenez, mutualitateek altak aurreratzeko «presio mekanismo gehiago» izango lituzkete hainbat gaixotasun arruntetan. Gainera, mutuen bitartez osasun pribatura bideratuko diren probak eta tratamenduak areagotuko dira, eta hauek gizarte-segurantzako kotizazioek ordainduko dituzte. «Gizarte Segurantza osasun pribatuaren finantzatzaile eta bultzatzaile bihurtuko da», salatu dute.
Kanpaina
Besteak beste, Legebiltzarrean sindikatuek agerraldia eskatuko dute egoeraren «larritasuna» salatzeko, alderdi politikoei eskatuko diete legez-besteko proposamenak onar ditzatela lankidetza akordioen aurka, enpresetan pribatizazioaren aurkako mozioak landuko dituzte, mutualitateen aurrean salaketak egingo dituzte eta osasun langileen artean pribatizazioaren aurkako lanketa egingo dute.
Kanpainaren lehen fase honetan alderdi politiko eta instituzioen aldetik jasotako erantzunaren arabera, ondoren bestelako mobilizazio deialdiak egingo dituzte.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

