
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren partidarako hilabete ere ez da geratzen, eta NAIZek ekitaldi entzutetsurako sarrera kopuru garrantzitsu bat eskuratu du eta hauek agortu arte egongo dira salgai bere harpidedunentzat. Kirol ekitaldi bat baino gehiago da azaroaren 15ean 20:30ean San Mamesen gertatuko dena.
Urriaren 23an, ostegun goizean, goizeko 10.00etan abiatzekoa da norgehiagokarako sarreren salmenta ofiziala, baina NAIZeko harpideek goizeko 09.00etan jasoko duten emailaren bidez erosi ahalko dituzte sarrerak.
Harpidedun bakoitzak lau sarrera eskuratzeko aukera izango du, eta bi sarrera moten artean aukeratu ahal izango da: Beheko Hego Harmailan, 20,50 euroan kudeaketa gastuak barne; edota Goiko Harmaila Nagusian 28,5 euro ordainduta.

Egun osoko egitaraua da egun horretarako antolatutakoa, Gernika-Palestinak, esaterako kalejira bat iragarri zuen Arriagatik futbol zelaria. Helburua da «mobilizazio jendetsua, aldarrikatzailea eta ‘festazalea’ izatea, testuingurua zein den ulertuta eta bi herrien arteko samurtasun hori elkartzen duen adierazpena» irudikatu asmoz.
Bestalde, gogoratu NAIZ dendan salgai daudela partida horretarako propio sorturiko Euskal Herria-Palestina bufandak.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
