
Orioko Arraunketa Elkartearen jarrera salatzeko gutun publikoa zabaldu dute bertako emakume gehienek (hamaseik sinatzen dute eta hogei dira taldean guztira). «Nazkatuta gaude isilik egoteaz», aipatzen dute sarreran, eta berdintasun plana aldarrikatzen dute bukaeran. Klubak ez du oraindik baloratu.
Tratu aldetiko desberdintasuna ez dela oraingo kontua ematen dute aditzera, baina azken boladan «atzerapauso erraldoia eman dela» ziurtatzen dute.
Hau da adierazpena, osorik:
«Nazkatuta gaude isilik egoteaz eta zapaltzaileak izan diren horien hitzak entzuteaz. Denboraldia izatez gogorra bada, aurten bizi izan duguna lazgarria izan da.
OAEko zuzendaritzaren partetik gure lana, profesionaltasuna eta errendimendua zalantzan jarri eta ukatu dira, eta informazio faltsua zabaldu dute.
Emakume izate hutsagatik jasan ditugun tratu txarren artean, mespretxua, umilazioa eta gutxiespena salatu nahi ditugu, baita baldintza ekonomiko desberdintasuna eta bazterketa sistematikoa ere. Baldintza duinak lortzeko jardun, baina egoerak okerrera besterik ez du egin.
Orioko Arraunketa Elkartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean atzerapauso erraldoia eman da, urteetako lana ezerezean utziz.
Min psikologiko eta emozional handia eragin digu horrek, gure errendimenduan, ongizatean eta osasunean eraginez.
Egia plazaratu eta etorkizuneko emakume arraunlarien egoera hobetzeko, klubeko balio matxistak berrikusketa esijitzen dugu. Emakume arrunlarion eskubideak eta ongizatea bermatuko dituen berdintasun plana lantzeko garaia da. Ez gara isilduko».

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
