
2023ko ekainean LAB eta Lakuako Hezkuntza Sailaren artean sinatutako akordioan ikastolentzak adostutakoa Lakuak bete ez duenez, «kezka eta haserrea» adierazi du sindikatuak. Hortaz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileek iaz hasitako mobilizazioekin jarratuko dute. Lehenengoa astelehen honetan egin dute, Sailaren Bizkaiko egoitzaren aurrean.
Batetik, ikastoletako langileei eta sare publikokoen arteko soldata parekatzeari dagokionez, langile guztiengan ez dela egin dio LABek. Bestetik, egin beharreko homologazioaren inguruko azterketaren kasuan ezarritako epeak «aspaldi gaindituta» daudela salatu du, hasteko borondaterik ez dagoela gaineratuz.
Gogorarazi dutenez, iaz hau bera salatzeko mobilizazioekin hasi ziren sindikatuan. Gogorarazi dutenez, «Hezkuntza Sailak akordioa ez betetzeak ondorio kaltegarriak ditu ikastoletako langileengan, lehendik onak ez ziren lan-baldintzetan eta eguneroko lanean».
Gauzak horrela, «mobilizazioekin jarraitzea baino beste biderik ez» dutela esan dute. «Blokeoa gainditu eta Hezkuntza Sailak bere konpromisoak bete behar ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ikastoletako Lan Hitzarmenean, Akordio Laboralean adostutako neurriek isla izan dezaten», gaineratu du sindikatuak.
«Ez da onargarria igaro den denbora honetan inongo aurrerapausorik egon ez izana; ez da onargarria sinatutakoari ez heltzeagatik, ikastoletako langile batzuen lan-baldintzak ez hobetzea; ez da onargarria, eta ez dugu onartuko!», salatu dute ohar batean.
Beraz, Hezkuntza Sailari sinatutako konpromisoak martxan jarri eta bete ditzan exijitzeko dei egin die ikastoletako langileei. Sailari, aldiz, «hitzen garaia aspaldi amaituta» dagoela esan dio, «ekintzen ordua badela eta bestela aurrean izango gaituela».

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
