
Sundance-en eta Sitges Jaialdiko Sail Ofizialean estreinatu ostean iritsiko da zinemetara ‘The thing with feathers’ (‘Esa cosa con alas’ gazteleraz). Protagonista nagusiaren azalean Benedict Cumberbatch aktorea sartuko da.
Emaztearen bat-bateko eta ustekabeko heriotza prozesatu nahian, aita batek errealitatearen kontrola galduko du, itxuraz gaiztoa den presentzia bat bere bi seme-alaba txikiekin partekatzen duen apartamentuko zoko ilunetatik jausten hasi zaionean.
Max Porterren ‘Grief is the thing with feathers’ eleberrian oinarrituta, itxaropenaren eta beldurraren mugak aztertuko ditu, bere errealitatea eraldatzen duen indar ikusezin bati aurre egin behar dion familia baten istorioaren bidez.
Dylan Southern
Zinemagile britainiarrak ospea lortu du, batez ere nazioarteko musika-taldeen dokumentalen arloan egindako lanagatik. Gaur egun, ‘Oasis Live 2025’ birako dokumentala zuzentzen ari da. ‘No Distance Left to Run’ lanean Blur taldearen istorioa kontatu zuen, eta ‘Shut Up and Play the Hits’ dokumentalean LCD Soundsystemen ibilbidea erakutsi zuen. ‘The thing with feathers’ (‘Esa cosa con alas’ gazteleraz) fikziozko bere lehen film luzea da.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

