
Pasa den astean hartu zuen Donostiako aginte makila Jon Insaustik eta asteburuan jada argi utzi segurtasuna izango dela beraren gobernuaren lehentasuna. Eta, horren harira, gaizkileak espetxeratuak edo kaleratuak izan behar direla ohartarazi du.
Horri buruz galdetu diote astearte honetan Joseba Asiron Iruñeko alkateari Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. Insaustiren proposamenaren aurka agertu da, eta argi utzi du «hori ez dela irtenbidea».
Azaldu duenez, gizarteak «kate luze eta korapilatsua» osatzen du eta «katebegi ahulenen kontra gogor jotzea ez zait iruditzen irtenbidea denik». Dioenez, segurtasuna landu behar da, eta hezkuntza ezinbestekoa da «estrukturalak diren ezberdintasunei» aurre egiteko.
Iruñeari dagokionez, hiri segurua dela azpimarratu du, «baina ez zaigu eskapatzen orain badaudela pertsona asko egoera kaskarrean». «Dira gure gizarteko ahulenak eta horretan borrokatu behar dugula», esan du Jaso Ikastolaren eraikin zaharrari buruz hitz egin aurretik.
«Behin baino gehiagotan esan dugu irtenbide bat eman behar zaiola baina auzia epaileen eskuetan dago eta epaileen agindua jaso arte ezin dugu interbenitu», adierazi du, udaleko teknikariek bertan bizi diren lagunei ibilbide pertsonalizatuak eskaini dizkietela azpimarratuz. «integratu ahal izateko».
«Hori bai egin dugula eta segurtasuna hutsik dagokionez, ia etengabe udaltzainen patruila bat bertan dago», azaldu du, bertan direnak «katebegi ahulenaren» parte direla errepikatuz, «eta tratatu behar dugu behar bezala».
Izan ere, eskuin muturrak erabiltzen du segurtasunaren gaia botoak eskuratzeko eta «faxismoaren gorakadaren aurrean gizarteak zerbait egin beha du». «Urratu nahi dituzte pertsonen eskubideak eta gorroto probokatu», dio, eta horren adibide dira Iruñean joan den astean izandako istiluak.
«Benetako bortizkeria eta probokazioa ez zen hasi Iturrama auzoan, baizik eta Iruñera etorriko zirela esan zutenean eta honen aurrean gizarte demokratikoak erreakzionatu behar du eta politika eraginkorrak bultzatu. Bestela eszena okerragoak ikusiko ditugu», ohartarazi du, probokazioetan ez erortzeko gonbita eginez.
«Faxismoa itzuli da eta ezin ditugu errepikatu pasa den mendeko akatsak. Hau da, pentsatzea etxekotu ahalko ditugula, hori uste zuen eskuina demokratikoa eta badakigu nola amatu zen afera. Arazo globala da, orokorra. Eta honen aurrena balore demokratikoak mahai gainean jarri behar ditugu, baina erreakzionatu behar dugu eta erabateko erantzuna emanez».

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
