
34 urte ditu, musulmana da eta sozialistatzat dauka bere burua. Zohran Mamdami demokratak irabazi ditu hauteskundeak New Yorken eta alkate izango da, hiriak 1892tik izan duen gazteena. Estatu Batuetan hauteskunde gaua izan da bart hainbat hiri eta estatutan eta demokratak izan dira nagusi.
Mamdani alkate hautatu berriak «taxistei, amama mexikarrei, langileei» eskertu die babesa. Izan ere, bozkatzera joan direnen erdiak baino gehiagok eman dute botoa haren alde eta 1996tik ez zen hirian horrenbesteko parte hartzerik erregistratu.
Donald Trumpi ere zuzendu zaio, presidenteak mehatxu egin baitzuen hiriari funts federalik ez helaraztearekin Mamdanik irabaztekotan. Argi mintzatu da New Yorkeko alkate berria: «Gutako edonorengana heltzeko, gu denon gainetik igaro beharko duzu».
Palestinaren aldeko aldarriak entzun dira Mamdaniren garaipena ospatzen ari zirenen artean, bere aurretik alkate izandako Eric Adamsek eta Andrew Cuomo eta Curtis Sliwa beste hautagaiek ez bezala, Mamdamik Palestinaren aldeko jarrera agertu baitu.
New Yorken ez ezik, Virgnian ere demokratak izan dira garaile eta, horrela, Abigail Spanberger izango da estatuko gobernadore berria. Spanbergerrek ere botoen erdia baino gehiago izan du alde. 46 urte ditu eta orain arte Glenn Youngkin errepublikarrak bete duen tokia hartuko du.
Virginiako estatuan bizi dira langile federal gehienak, bertan baitago Pentagonoa, baita CIAren egoitza ere. Hori dela eta, Trumpek Gobernuko langileetan egin dituen murrizketak bertan nabaritu dira gehien eta alor honetan zentratuta egin du kanpaina Spanbergerrek.
New Jerseyn ere demokratek irabazi dute eta Mikie Sherrill izango da gobernadore berria, Jack Ciattarelli errepublikarrari gailendu ostean. %57eko babesa izan du Sherrillek eta urtarrilarekin hartuko du kargua, Phil Murphy demokrata ordezkatuz. Horrela, 238 urtean estatuak izango duen bigarren emakumezko gobernadorea izango da.
Errepublikarrek galdu dute
Fraudea eta iruzurra hemen eta han salatu ditu Trumpek, baina onartu behar izan du Estatu Batuetan egin berri diren hauteskundeetan demokratek alde handiarekin irabazi dietela errepublikarrei.
Presidentearen aburuz, galdu izanaren arrazoiak dira Gobernu federala itxi izana eta bere izena ez zetorrela boto-paperetan, Truth sare sozialean adierazi duenez.

«Ser madre y padre en prisión es uno de los actos más revolucionarios que he conocido»

Euskaltzaleak Arantzazun: «Mundua aurka dator, baina guk euskara dugu munduaren alde»

El concejal del PP que dio el gobierno al PNV en Durango pide ilegalizar a EH Bildu

La nao San Juan surca las aguas de la bahía de Pasaia tras once años de paciente tarea

