
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan Lakuako Gobernuaren Hezkuntza Sailak iaz irekitako 2.263 protokoloen %23 eskola jazarpen kasuak izan ziren. Guztira, 522 izan ziren hautemandako kasuak, Begoña Pedrosa buru duen sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Eskola Indarkeriaren eta Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta plazaratu dituzte datuak.
Pedrosak adierazi duenez, detektatutako kasuek eta ireki behar izan dituzten protokoloen gorakadak (aurreko ikasturtean baino 364 gehiago) «sentsibilizazio handiagoa, detekzio goiztiar gehiago eta hezkuntza komunitatearen konfiantza handiagoa islatzen dute prozeduretan».
Ildo beretik, Hezkuntza Sailetik nabarmendu dute ikastetxeen, irakasleen, Ikuskaritzaren eta Berritzeguneen inplikazioak protokoloekiko konfiantza indartzen duela eta ikasleen detekzioa eta laguntza hobetzen dituela, eta azpimarratu du EAEko ikastetxeek «azkar, diskrezioz eta koordinatuta» jarduten dutela ikasleei entzuteko, babesteko, esku hartzeko eta laguntzeko.
Eskola Indarkeriaren eta Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, sailak ‘Zaintzea ere heztea da’ bideo-sorta zabaldu du. Bideo horietan hezkuntza komunitateko kideek parte hartu dute, hala nola, zuzendariek eta irakasleek.
Sailaren arabera, jarduera horiek aukera ematen dute familia eremuko eta eremu pertsonaleko babesgabetasun egoerak goiz detektatzeko eta, zentroan bertan, beharrezko laguntzak aktibatzeko zerbitzu espezializatuekin.
Edozein seinaleren aurrean, gaineratu duenez, ikastetxeak berehala babes neurriak hartzen ditu, erreferentziazko pertsona heldu bat izendatzen du eta familiekin gertuko komunikazioa abiatzen du. Halaber, ziurtatu du egoera bakoitzari erantzuteko esku-hartze plan bat prestatzen dela, banakako babesa eta taldearen gaineko jarduerak konbinatzen dituena, ikastetxeko harremanak eta bizikidetza berrezartzeko.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
