
Iruñeko haur eskoletan «kontratu duinak eta bidezko lan baldintzak» aldarrikatzeko elkarrertaratzea egin du LAB sindikatuak nafar hiriburuan.
«Oinarrizko hizkuntza bat baino gehiago duten eskolak (mistoak) gero eta gehiago izateak eta lanaldi partzialen ugaritzeak egoera larria eragin dutela» salatu dute. Zentzu honetan, ikasturte honetan hezitzaileen %45ak lanaldi partziala duela «kezgarritzat» jo du LABek.
Sindikatuak azaldu duenez, aurten bi hizkuntza eredu desberdin dituen eskola bat gehiago ireki da eta dagoeneko bost dira. Gehiago zabaltzea aurreikusten dutela gaineratu du LABek.
Sindikatu honek adierazi duenez, «argi dago eskola mistoek ez dutela funtzionatzen, ez pedagogikoki, ez antolaketa aldetik». Horregatik, langileek eta hamabi eskoletako zuzendaritzek hizkuntza bakarreko eredua defendatzen urteak daramatzatela azaldu du.
Eredu mistoen eragina
LABek adierazi du eredu mistoaren eta Nafarroako Gobernuak ezarritako ratioen igoeraren ondorioz, gero eta langile gehiago kontratatzen direla lanaldi partzialarekin. Horrela, plantilla organikoan nutrizionista bakarra agertzen da, eta lanaldi partzialean da. Hezitzaileen artean, 130etik 38k lanaldi partziala dute, hau da, %29,2ak. Langile auxiliarrei (sukaldekoak, garbiketakoak...) dagokienez, 45etik 21ek ez dute jardunaldi osoa, %46,7ak.
Hori, ordea, plantilla organikoan ageri dena da. Ikasturte honetako argazkiari begiratzen baldin bazaio, egoera are larriagoa dela agertu du LABek: osotara dauden 168 hezitzaileetatik, 76k dute lanaldi partziala, hau da, %45,2ak.
Gauzak horrela, LABek bi eskaera egin dizkio Iruñeko Udalari. Alde batetik, plantilla organikoa berrantola dezala, lanpostu partzialik egon ez dadin. Bestetik, plantilla organikoaren hurrengo negoziazioan eredu mistoetan atzera egin dezala.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
