
Zozketan hala egokitu zitzaion Lointek Gernika Bizkaiari eta Israelgo Elitzur Ramla taldearen aurka Emakumeen Eurocupeko bere multzoan jokatu beharko du. Gerardo Candina talde bizkaitarreko presidenteak «partida horiek ez jokatzeko asmo sendoa» azaldu zuen behin zozketaren emaitza jakin eta gero. «Onartezina da Gazan gertatzen ari den Genozidioa. Guk gure borondatea ezagutarari dugu eta FIBAk –Nazioarteko Saskibaloi Federazioak– egin dezala egin beharrekoa», adierazi zuen.
Eta FIBAk ez du beste erabakirik hartu ostrukarena egitea baino eta Elitzur Ramlak bere horretan jarraitzen du lehiaketan, dela ateak zabalik edo itxita. Israelgo taldearen ekimenez, hilaren 25 eta 27an jokatu beharko dute, biak Maloste kiroldegian: hilaren 25ean kaopoko taldea bailitzan eta etxeko handik 48 ordura.
Hori horrela, Gernika-Palestina herri ekimenak hilaren 21ean eta 27an manifestazazio deialdiak deitu ditu «Gernika Palestinarekin bat. Genozidioaren zuriketarik ez!» lelopean. Ekitaldi biak 19.00etan izango dira eta Merkuriotik abiatuko dira.
Lau puntu izan ditu Gernika-Palestinaren oharrak. Hasteko «Israelek genozidioarekin jarraitzen duen bitartean, bertako taldeek ez lukete nazioarteko txapelketetan jokatu behar. Hor dago gakoa. Herri baten suntsiketa eta desagerrarazpena sustatzen duen estatu bateko kirol taldeak zigortu beharko lituzkete dagokien erakundeek; kasu honetan, FIBAk. BNeraz, Elitzur Ramla taldeak Eurocupetik kanpo egon behar du», adierazi du.
Horrez gain, «Gernikako herriak ezin du genozidio baten zuriketarik onartu. 68.000 hildako, horietatik 20.000 inguru umeak Unicefen esanetan; 170.000 zauritu baino gehiago; 14.000 desagertu inguru (1.200 osasun langile eta 250 kazetari inguru), UNRWA agentziako 250 baino gehiago erailda; ia bi milioi desplazatu; lurraldea ia guztixz suntsitita; oinarrizko beharrizanak urratuta... Nazio Batuen Erakundeak baieztatu bezala, Palestinan genozidioa eragiten ari da Israel, eta luzaz indarrean jarraitzeko arrisku handia dago», azaldu du herri ekimenak.
Hirugarren puntuan Gernika-Palestinak Gernikako herria «memoria» duen herria dela aldarrikatu du. «Gernikako bonbardaketaren herria gara, eta lehen eskutik ezagutzen ditugu suntsipenaren ondorioak. "Gernika berririk ez!" oihukatzeko beharra dugu, beraz. Ezin dugu horrelakorik onartu», aldarrikatu du.
«Horregatik uste dugu badugula zer egina: instituzioek, kirol taldeek, eragile eta elkarteek,
norbanakook. Bakoitzak bere erantzukizun mailatik, elkarlanean, baina konpromisoak hartzeko garaia da. Ezin dugu ez ikusiarena egin», azpimarratu du.
Azkenik, «Gernikako herriak Palestinarekin konpromisoa azaltzen du. Horregatik, gehiengo sozialak bat egin dezakeen ‘Gernika Palestinarekin bat. Genozidioaren zuriketarik ez!’ lelopean, datorren azaroaren 21ean (ostirala) eta azaroaren 27an (osteguna) Merkuriotik hasita, arratsaldeko 7etan, manifestazioak egingo ditugu, eta herritar guztiak bertaratzera deitzen ditugu», laburbildu du bere iritzia.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena



