
Lakuako Gobernuak, EAEko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren (SOS Deiak) bitartez, ES-Alert sistemaren simulakro bat egingo du ostegun honetan, azaroak 13, 12.00ak aldera. Une horretan, Araban dauden telefono mugikor eta gailu guztietara alerta-soinu bat eta mezu bat iritsiko da.
Larrialdi handiko edo hondamendi kasuetarako herritarrei abisuak emateko sistema da, baina ostegunean iritsiko den mezuak argi utziko du proba bat dela eta ez dagoela benetako arrisku egoera bat.
Ostegun honetakoa alerta sistema honen hirugarren proba da. Izan ere, 2022ko azaroan Bilboko auzo batzuetan eta duela gutxiago, iragan urriaren 2an, Balmasedan egindako ES-Alert simulakroak egin dira.
Simulazio hori zuzenean iritsiko da abisu eremuko antenetara konektatuta dauden terminal guztietara. Soinua entzun ondoren, honako hau da Araban dauden mugikorrek jasoko duten mezua, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez:
«112 SOS DEIAK EUSKADIK EGINDAKO ALERTA MASIBOEN AKTIBAZIO-PROBA
Larrialdi-hondamendi egoeren aurrean herritarrei telefono mugikorretara bidaliko zaien alerta-sistemaren proba-mezu bat da. Eskerrik asko.
Mezua irakurri ondoren, sakatu Onartu pantailatik ezabatzeko».

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Chiapas limpia su escudo de símbolos de la conquista española

Dantzalekura itzulera

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro
