
Arabako Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aire librean ekoizpenerako hezitzen diren hegaztien sektoreko ordezkariekin bildu dira asteazken honetan, Euskaber, Lumagorri eta Ovo12rekin hain zuzen ere. Estatu espainoleko Nekazaritza Ministerioak hegazti gripearen kasuak detektatzearen ondorioz ezarritako murrizketen aurrean dituzten kezkak entzun dituzte, eta kontsumitzaileei «lasaitasun mezua» helarazi diete, gogoraraziz «kontrol eta prebentzio protoloko zorrotzak» aplikatzen ari direla ustiategi guztietan, eta momentuz ez dagoela arriskurik.
Hegaztien «nahitaezko konfinamenduaren» ondorioengatik kezkatuta daude sektoreko enpresak, eta hala azaldu dute: «Animalien ongizateari eragiten dio; izan ere, giltzapetuta egotean, areagotu egiten dira animalien arteko mokokak, eta elikatzeko jarraibide naturalak aldatzen dira, ezin baitira kanpoan bazkatu».
Era berean, Foru Aldundiek azpimarratu dute eskura dauden azken datuek ez dutela «justifikatzen» neurri murriztaileak hartzea, hala nola, olilategietako hegaztien erabateko konfinamendua, «egungo intzidentziak ez baitu gomendatzen irismen horretako esku hartzerik».
Foru erakundeek uste dute Ministerioaren erabakia «goiztiarra» dela eta kalte handia eragiten diola aire librean hezten diren hegaztien sektoreari, «dagoeneko zaintza aktiboko eta biosegurtasuneko neurriak hartzen ari baita». Hala ere, argitu dute ez dutela baztertzen neurriak areagotzea egoera epidemiologikoak hala eskatzen badu. Eta egoerari jarraipena egiteko, aldian behin bilerak eginez gaixotasunaren bilakaeraren berri emateko eta etxolaren osasuna eta ustiategien segurtasuna bermatzeko bidean jarrraituko dutela.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
