
Aurtengo Expo FoodTech azokak Bilbok elikagaien berrikuntzarako nazioarteko gune gisa duen posizioa berretsi du, beste urte batez, sektoreko 8.527 kudeatzaile eta profesional bilduz. Maiatzaren 13tik 15era izan ziren bileretan, jangai eta edarien arloko ekoizpen lantegiak iraultzen ari diren azken irtenbide teknologikoak aurkeztu ziren. Era berean, osagaietan eta I+Gan egindako proposamen berriak aurkeztu ziren, merkatua osasunak, funtzionaltasunak eta produktuaren kalitateak markatutako ikuspegi baterantz eramaten ari direnak.
Europako erreferentziazko elikagai-teknologia azokak 247 erakusketari bildu zituen, hala nola AgroBank, AZTI, GOe Tech Center, Beckhoff Automation, Basque Food Cluster, Christeyns, CNTA, Cocuus, Eurecat, Ibernova, IFR, Leitat eta Tecnalia, eta elikagaien industria eredu eraginkorrago, produktiboago, jasangarriago eta adimentsuago baterantz gidatzeko egin dituzten garapenak erakutsi zituzten.
Aurtengo Expo FoodTech-ek Alemaniako ordezkaritza bat ere jaso zuen, herrialde gonbidatu gisa, eta Japoniakoa, negozio aukerak ehuntzeko eta elikagai-teknologia sektoreko berrikuntzak ezagutzeko.
Halaber, ekitaldiak Food 4 Future World Summit hartu zuen, jakien berrikuntzari buruzko Europako kongresurik handiena. Bertan 379 nazioarteko adituk parte hartu zuten, PepsiCo, Campofrio, Hijos de Rivera, Delaviuda, COVAP, Tutti Food Group, McCain, Angulas Aguinaga, Grupo Nueva Pescanova, Bodegas Eguren Ugarte eta Familia Torres eta beste hainbat enpresa ezagunetakoek. Enpresariek sektorearen bide orria azaldu zuten, inflazioak, geopolitikak eta iraunkortasunarekin, osasunarekin eta kostuen murrizketekin konprometitutako kontsumitzaile baten ohitura aldaketek markatutako egungo testuinguruan dauden erronka eta aukera nagusien berri emanez.
Expo FoodTech azokan Basque Food Klusterrak parte hartu zuen, euskal elikaduraren balio-kateko eragileen arteko elkarrizketa-espazioak sortzeko eta sektoreak dituen desafio handiei buruzko ikuspegiak bateratzeko.
Horrela, azokako gune nagusietako bat Basque Food Klusterrak antolatutako bi mahai-inguruak izan ziren. Lehenengoak, “Tokikoaren balioa erronka globalen aurrean” izenekoak, lurraldean oso errotuta dauden hiru enpresa bildu zituen: Natur All, Eguren Ugarte eta Garlan.
Espazio horretan, tokiko ekoizpenak berrikuntzarako, gizarte kohesiorako eta kontsumitzailearekiko konexiorako motor gisa izan dezakeen zereginari buruzko gogoeta egin zen. Jatorriari buruzko kontakizun partekatu bat sortzea eta lehen sektorearen irudia indartzea oso garrantzitsua dela nabarmendu zuten, batez ere belaunaldien arteko erreleboak planteatzen dituen erronken aurrean. Esku-hartzeen arabera, tokikoa merkataritza-estrategia gisa ez ezik, ibilbide luzeko aktibo gisa ere ulertu behar da.
«PACKAGING» IRAUNKORRA
Bigarren mahaian, “Elikagai-packagingaren iraunkortasuna” izenekoan, ontzien gaineko arau-betekizun berriek dakartzaten erronkak izan ziren hizpide. Balio-kateko katebegi desberdinetako ordezkariek parte hartu zuten - Eroski, Garlan, Cafe Fortaleza, Insalus eta Elika Fundazioa- eta hainbat alderdi jorratu zituzten, hala nola material birziklatuen eskasia, enpresa txiki eta ertainentzako irtenbide jasangarrien bideragarritasun ekonomikoa eta kontsumitzailea trantsizio prozesu horretan inplikatzeko beharra.
Eztabaidaguneez gain, Basque Food Klusterrak stand bat jarri zuen, bost enpresa elkarturekin partekatua: Adesa, Dibal, Aralab Merieux Nutrisciences, Iparlat eta Eurofins Biotalde. Standa euskal elikaduraren kateko enpresa eta profesionalentzako topagune bihurtu da aurten ere. Hurrengo edizioak badu data: 2026ko maiatzaren 26tik 28ra, berriz ere Bilbao Exhibition Centren.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

