
Igor Uriarte Lopez de Bikuña preso politiko ohi gasteiztarra astearte honetan zendu da, NAIZek jakin izan duenez. Gertuko hainbat lagunek hedabide honi adierazi diotenez, Urruñan bizi zen errepresaliatu ohia, lagunek “Txopo” bezala ezagutzen zutena, bizikletan zihoala hil da.
Suhiltzaileek zabaldutako oharrean zehaztu dutenez, bakarrik zegoen istripua izan duen unean eta medikuak lekuan bertan baieztatu du bere heriotza.
GARA egunkarian lanean aritu zen Uriarte hainbat urtetan mende honen hasieran, kiroletako gaiak jorratzen batez ere, eta Euskal Herriko herri mugimenduan oso ezaguna zen, hainbat ekimenetan parte hartu baitzuen. Hala, besteren artean Elkartzen mugimenduko kide eta eleduna izan zen, eta haren heriotzak erabat astindu ditu urte horietan guztietan haren bidelagun izandako guztiak.
2013an Polizia frantsesak Monpellier hirian atxilotu zuen, ETA erakundearekin harremana zuelakoan. Sarekada horretan beste bost euskal herritar atxilotuak izan ziren Estatu frantseseko leku desberdinetan, eta 2017an Pariseko auzitegiak sei urte kartzela zigorra ezarri zion.
Zigor oso beteta, 2018an atera zen kartzelatik, eta Urruñan ezarri zuen bere bizilekua. Hain zuzen, bertan berriro atxilotu zuen Polizia frantsesak 2020an, baita aske utzi zuten handik gutxira. Lapurdiko herri horretan eman ditu azken urte hauek.

Igor Uriarte preso ohi gasteiztarra zendu da

Ertzaintzaren «bortizkeria eta jazarpen poliziala» salatu dute Donostiako Karmengo jaietan

Cuatro detenidos, militares con simbología nazi agredidos y diversos altercados en la final

Los nacionalistas somos todos unos desubicados
