Ostiral honetan, Bolivian, hil da Xabier Azkargorta, 72 urte zituela. Futbolari gisa Real zein Athleticeko harrobietan hazia, entrenatzaile moduan lortu zuen arrakasta gehien. Baina zelaietatik at ere ibili zen, esatari gisa urte askoz. «Tzelzi... beti tzelzi» zen famatua egin zen esaldi famatuetako bat.
EITBren Wazemank eta Finlandia saioetan, Anjel Alkainek, ondoan Jon Plazaola aktore, umoregile eta aurkezlea edo Xabier Euzkitze zituela, gorpuztu zuen Azkargorta, astero tzanpionzeko emaitzak Euskal Herriko etxetara ekarriz.
Eta Bolivia Munduko txapelketara eramatea lortu bazuen zelaietan, beste talde mordo bat ezagutzera eman zituen, barre algaraka eta ahal moduan, Euskal Herriko etxeetan.
Astero, tonu patxadatsua, futbola azaltzeko modu oso didaktikoa, eta bere itxura bereizgarria (bibotea, baretasuna) ekartzen zituen Alkainek. Prentsaurreko surrealistak, eguneroko bizitzari aplikatutako futbol-azalpenak edo taktikei buruzko konparazio epikoak ere ekarri zituen Azkargortak Alkainen bitartez.
Euskal Herriko etxeetan sartzen zen «Tzelzi... beti tzelzi» esaldia. Alkain beti Alkain eta Azkargorta, betirako Azkargorta.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte

