NAIZ

Gipuzkoako gune tentsionatuko hogei familiak etxebizitza kontratu amaituak luzatzea eskatu dute

Errenteriako, Irungo eta Donostiako udalerri tentsionatuetako hogei familiak etxebizitza kontratu amaituak hiru urtez luzatzea eskatu dute Madrilen onartutako Etxebizitza Legeak jasotzen duen gisara. Tokian tokiko administrazioek arauak ezarri beharra aldarrikatu du Stop Kaleratzeak plataformak.

Kaleratzeak Stop plataformak Gipuzkoako 20 familien berri eman du.
Kaleratzeak Stop plataformak Gipuzkoako 20 familien berri eman du. (Jon Urbe | FOKU)

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop taldeak astearte honetan, Tabakaleran etxebizitzari buruzko nazioarteko topaketaren bezperan, jakinarazi du Donostiako, Errenteriako eta Irungo udalerri tentsionatuetako hogei familiak eskatu dutela beren kontratu amaituak automatikoki hiru urtera arte luzatzea, Etxebizitzaren Legeak jasotzen duen bezala.

Gipuzkoako udalerri tentsionatuetan ematen ari den egoeraren azalpena eta balorazioak egin ditu Kaleratzeak Stop taldeak, etxebizitzaren aurkako espekulazioa amaitzeko aldarria egitearen bat. Aipatutako familiei dagokionez, egun, guztiek unean-unean ordaintzen dutela «oso handia den errenta», aitortu dute, hau da, beren diru sarreren %50 baino gehiago. Eta uste dute Etxebizitzaren Legeak eta ezohiko luzapen horrek, egonkortasuna emango diotela.

Hala ere, salatu dute «deigarria» dela errentatzaileek bere kontratuak berritzeko eskaintza egin ez izana kasu bakar batean ere, «soilik etxea uzteko eta giltzak entregatzeko data komunikatu zaizkie alokatzaileei, eta era berean, jabe horietako batzuk ezohiko luzapen horien aplikazioa baztertzen ari dira».

Alokatzaileen helburua, beren etxebizitzaren alokairuaren etekina ahalikk eta errentagarrien bihurtzea dela salatu dute, «inbertsiorako produktu bat balitz bezzala, eta ez erabilera sozialerako produktu bat». Gogoratu dute tentsionatutzat jotako udalerrietan egiten duten kontratu berriak aurreko kontratuaren errenta errespetatu behar dutela, eta ezin dela igo.

Galdera bat proposatu dute: zergatik ez dute etxejabe batzuek onartzen hiru urtera arte luzatzeko eskaera? Erantzuna higiezinen agentzien atarian dago Kaleratzeak Stop taldearen iritziz: «Bizitegi-erabilerako etxebizitza horiek, HELek (Hiri Errentamenduen Legea) eta Etxebizitzaren Legeak araututakoak, ez zaizkie interesatzen. Nahiago dute edukitzaile handiekin batera, etxebizitza turistiko gisa edo aldi betarako edo gela kontratu gisa eskaini. HELek eta Etxebizitzaren Legeak arautzen ez dituztenak. Gainera, higiezinen atarietan eskaintzen diren aldi baterako kontratu gehienak iruzurrezkoak dira». 

Tokiko administrazioen arautzea

Epaitegiak sasoiko kontratu faltsu horien iruzurra kondenatzen ari direla adierazi dute, eta era berean, Kaleratzeak Stop taldeak defendatzen duela «tentsioan dauden udalerrietako alokairuaren merkatuan etxejabe handi eta txikiek espekulatzen dutenez, Estatuko, autonomietako eta tokiko administrazioek arautu egin behar dutela, ondasun orokorraren defentsan eta gizarte-kohesiaren alde».

Etxebizitza Legeak dituen onurak ere azpimarratu beahr dira beraien ustez, eta «espekulazioak ihes egiten duenean» Legearen zuloak erregulatu behar direla uste dute, hala nola, pisu turistikoak eta aldi baterako eta gela-kontratuak.

Bi onura nabarmendu nahi dizan ditu taldeak. Batetik, «edukitzaile handiei alokairuak mugatzea eta edukitzaile txikiei errentak izoztea, bukatutzat eman duten eta berritu nahi izan ez duten aurreko kontratuen errenta errespetatuz egingo duten kntratu berrian». Eta bestetik, amaitutako kontratuen hiru urtera arteko luzapen automatikoak eginez.