
Fernando Alonso kazetari eta idazleak Josu Urrutikoetxearen memoria pertsonal eta politikoak bildu ditu bere liburu berrian; 1968an ETAn sartu zenetik gaur egun arte. GARAk argitaratu du ‘Josu Urrutikoetxea. Belaunaldien arteko katebegia’ liburua eta asteburu honetan erosi ahal izango da ohiko saltokietan, egunkariarekin batera.
Kontakizunak Urrutikoetxearen ahots zuzena jasotzen du, eta zehatz-mehatz xehatzen ditu ehunka pasadizo eta gertaera politiko garrantzitsu: besteak beste, erakundearen nazioarteko harremanak, Aljeriako elkarrizketa-prozesua, jazarpen poliziala, kartzela, Lizarra-Garazi, parlamentari autonomiko gisa izandako esperientzia, ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak Suitzan, erakunde armatuaren 2018ko azken komunikatuaren irakurketa eta klandestinitatera itzultzea. Era berean, Alpeetan nortasun faltsuarekin atxilotu zuten arte zuen babeslekua ere erakusten du Urrutikoetxeak.
Estilo bizian idatzitako narrazioa une gogor eta harrigarriz beteta dago, tartean istorio txikiak zein gaur egun arte ezezagunak ziren jazoera handiak. Liburuak Urrutikoetxearen biografia osoaren lekuko diren 50 argazki baino gehiago ere jasotzen ditu.
Gainera, bi partaidetza garrantzitsu ditu liburuak. Hitzaurrean, Gerry Kelly IRAko kide ohiak Urrutikoetxearen «ausardia, sendotasuna eta konpromiso etengabea» nabarmentzen ditu «inspirazio iturri gisa». Bestalde, Martin Griffiths Nazio Batuetako goi diplomatiko eta ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko bitartekariak epilogoan adierazten duenez, beti gogoratuko du Urrutikoetxea «bakea posible egin zuten gutxienetako bat bezala».
FITXA TEKNIKOA:
Izenburua: ‘Josu Urrutikoetxea. Belaunaldien arteko katebegia’
Egilea: Fernando Alonso
Argitaratzailea: GARA
Hizkuntza: Euskara
Orrialde kopurua: 392 or.
Salmenta eta prezioak:
Harpidedunak: eskaera posta elektroniko bidez eginda, 22 euro / Kioskoak: asteburu honetan, 23 euro + GARA / NAIZ Denda (denda.naiz.eus): 25 euro.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu


.jpg)
