
GARAren eskutik kioskoetan eskuragarri egon ostean, Durangoko Azokan salgai dago Fernando Alonso kazetari eta idazleak sortu duen ‘Josu Urrutikoetxea. Belaunaldien arteko katebegia’ liburua –NAIZ Dendan ere badago erosteko aukera–. Hain zuzen ere, larunbatez Alonso bera izan da 60. Durangoko Azokan egunkariak duen erakusmahaian liburu berriaren aleak sinatzen.
Barrenkaleko 31. eta 32. postuetan izan dute Durangoko azokara gerturatu direnek Josu Urrutikoetxearen memoria pertsonal eta politikoak biltzen dituen liburua egileak dedikatuta etxera eramateko parada. GARAk argitaratu du Urrutikoetxeak 1968an ETAn sartu zenetik gaur egunera bizitakoak kontatzen dituen lana.
Urrutikoetxearen beraren ahots zuzena jasotzen du, eta ehunka pasadizo eta gertaera politiko xehatzen ditu, hala nola, erakundearen nazioarteko harremanak, Aljeriako elkarrizketa-prozesua, jazarpen poliziala, kartzela, Lizarra-Garazi, parlamentari autonomiko gisa izandako esperientzia, ETAren eta espainiar Estatuko Gobernuaren arteko negoziazioak Suitzan, erakunde armatuaren 2018ko azken komunikatuaren irakurketa eta klandestinitatera itzultzea. Era berean, Alpeetan nortasun faltsuarekin atxilotu zuten arte zuen babeslekua ere erakusten du Urrutikoetxeak.
Estilo bizian idatzi du narrazioa Alonsok eta 50 argazkitik gora bildu ditu, Urrutikoetxearen biografiaren lekuko. Era berean, aipatzekoa da hitzaurrea Gerry Kelly IRAko kide ohiak egin duela eta epilogoa Martin Griffiths Nazio Batuetako goi diplomatiko eta ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko bitartekariak.
Liburua GARAko erakusmahaian izango da salgai Durangoko Azokak iraun artean, 25 euroan.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas


.jpg)



