
Ateak itxi ditu Durangoko Azokak gaur eguerdian ordu erdiz, «kultura erdigunean jarri» eta Palestinako herriari elkartasun mezua helarazteko.14.00etan puntu-puntuan, hutsik geratu da Landako Gunea eta aurreko plazan pilatu da jendea, Kuturaren mundukoa protagonista izan duen ekitadian parte hartzeko.
Gotzon Gomez Gerediaga Elkarteko presidentearekin hitzekin abiatu da ekitaldia tximinia zaharraren ondoan. «Euskal kulturaren erakusleiho honetatik munduari ere begiratzen diogu, eta aurtengo edizio honetan, tarte batez bada ere, gelditzeko beharra sentitzen genuen», adierazi du.
Azokak etenaldiarekin bidali nahi duen mezua ere azpimarratu du: «Palestinako genozidioari ez esateko, pentsamenduak mugitzeko, ekintzak aktibatzeko, palestinarrei mezu bat bidaltzeko: ez zaituztegu bakarrik utziko. Kulturgintzatik ere, zuekin gaude».
Horrela, Azokaren egitarau ososa eten egin da, eta parte hartzen ari diren 136 eragile batu dira geldialdira. Datuok eman ondoren, poesia eta musika uztartu dituen ekitaldi bati eman dio hasiera Asun Elorriaga Gerediaga Elkarteko kideak.
Poesiaren hitzak, ankerkeria... salatzeko
Elkarteratzeak iraun bitartean, Danele Sarriugartek, Itxaro Bordak, Josu Goikoetxeak, Ainhoa Urienek, Leire Bilbaok eta Erika Lagomak gaurko ekitaldirako sortu dituzten poemak entzun dira.
Hofien ondoan, Laura Mintegik, Gotzon Barandiaranek, Eider Beobidek eta Maria Osesek Rikardo Arregiren, Nazim Hikmeten, Mosab Abu Toha-ren eta Mohamed el-Kurden poemen irakurketa izan da.
Jatorri palestinarreko Hawari ahizpek irakurri dute azken poema: Mahmud Darwixen ‘Lur honen gainean’, eta Esanezin taldeak eskaini du zuzenenan ekitaldia itxi duen abestia. «Gutxiegi» izan daiteke kantu bat, baina «egin dezakegun gutxienekoa» ere badela adierazi du abeslariak.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

La jueza decreta el sobreseimiento de la causa por el pelotazo a Xuhar Pazos



