
Durangoko Azoka ekosistema bat da. Askotan aipatu izan da hitz hori artikulu, bilera, gogoeta eta hamaika jardunetan. Baina zinez bada ekosistema bat, hura osatzen duten elementuek elkarren beharra baitute bizirauteko.
Siadeco etxeak Durangoko Azokaren izaerari buruzko ikerketa –Gerediaga Elkarteak eskatuta– aurkeztu du igande honetan, Azoka bera kate bat izango balitz bezala irudikatu, eta hiru katebegi nagusi aztergai izanda: Eragileak, bisitariak eta sortzaileak. Asmoa, bi galdera nagusiri erantzuna ematea: Zergatik eta zertarako etortzen dira Azokara?
Mami interesgarria jaso du ikerketak, aztertutako esparrua, 2018an ez bezala, nabarmen zabaldu baita aurtengoan. 60 urte bete dituen Azoka euskal kulturarentzat hauspo garrantzitsua dela argi utzi du ikerketak, izan ere, urteko kultur jazoera garrantzitsuena baita bisitari gehienentzat. Azokara bertaratzen den gehiengo handi bat euskalduna da eta euskal kulturaren ohiko kontsumitzailea ere bai, eta urteko euskarazko kultur kontsumoaren zati handi bat Azokan bertan eskuratzen du.
2024ko datuan oinarri hartuta egindako ikerketaren arabera, bisitari fidelak ditu Azokak, gehiengoa oso maiz gerturatu izan baita urteroko euskal kulturaren hitzordura. 800 bisitarien gaineko lagina hartuta, gazteen presentzia nabarmena da ere Landako inguruetan, eta target horretan, batez ere emakumeena, non proportzioa %65era iristen den. Bisitarien bi herenak 45 urtez azpikoak dira.
Maila bikaina baina profesionaltasunik ez
Euskal kulturgintzak urte osoan duen hitzordurik nagusiena osasunez ondo dagoela esan daiteke, baina katebegietako baten egoera prekarioa ere agerian utzi du Siadecoren ikerketak. Sortzaileen artean gutxiengoa dira sorkutza bizibide dutenak, eta gehienek beste obigide bat behar dute bizitzeko –%20k bakarrik du lanbide bakartzat– eta %55ek urteroko diru sarreren %20 baino ez du jasotzen sorkuntza lanetatik.
Euskal kulturgintzaren loraldiaz hitz egiten den egun hauetan, zalantzarik gabe kontutan hartzeko datua da. Izan ere, maila gorenekoa baita euskal kulturaren egungo ekoizpena, baina zinez prekarioa portzentai handi batek bere sorkuntzatik jasotzen duen diru iturria.
Alde guztientzat da Azoka plaza oso garrantzitsu bat eta kultur-birika bat da bai sortzaile eta bai eragileentzat.
Aipagarria, halaber, sortzaileen herena 35 urtez azpikoa dela.
Merchandisinga, erosketa eremura
Erosketei dagokionez, salmentak mantendu egin dira gutxi gora behera, baina salerosketaren zati handi bat literaturan egiten da. Estatistikak dio Azokara bertaratzen diren lagunak literaturzale handiak direla eta ia %20k urteko euskarazko liburu guztiak Durangoko Azokan erosi ohi ditu.
Egoera desberdina da musikaren alorrean. Merkatuak bestelako argazki bat erakusten du. Bisitarien %60k ez du euskarazko diskorik erosi Azokan eta, datuek diotenaren arabera, gehiengoak musika dohainik kontsumitzen du.
Zentzu horretan, merchandisingaren alorreko salmentak estatistiken barruan sartu dira aurtengo ikerketan. Gazteen erosketen zati handi bat horretara bideratzen da eta paradigma berri bat marrazten du kultur kontsumoaren esparruan.
Azoka fidagarria
Ikerketaren arabera, industira osoaren %71k Durangoko Azoka bere kultur-produktuen sustapena eta sortzaileen promozioa egiteko baliatzen du eta, azken urteetan gertatu ohi den bezala, hau da, Azoka Landakoko egunez harago ere luzatzen dela ikusirik, %46aren aburuz ondorengo salmentetan ere antzematen da Azokaren eragina.
Azken hiru urtetako salmenta bilakaerari dagokionez, galdekatutako eragileen %26k igo egin dela azaldu dute; jaitsi egiten dal dio %25ek; eta berdin mantendu dela %21ek.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial


