
Euskal Herriko 30 eragilek baino gehiagok eman diote euren atxikimendua ‘Euskaraz Bizitzeko, Euskararen Errepublika’ lelopean, Durangon abenduaren 6an egingo den manifestazio nazionalari.
Astelehen goiz honetan egindako agerraldi bateratu batean «euskararen alde mobilizatzearen beharra» azpimarratu dute eragile horietako hainbat ordezkarik.
Euskal Herrian Euskarazen bozeramaileen esanetan, «berebiziko garrantzia» du hizkuntzaren aldeko mugimendu indartsua abian jartzeak: «Zentzu askotan, garai ilunak bizi ditugu. Krisi anizkoitzen aroan gaude eta larrialdi ugaritako alarmak piztu dira azken urteotan; horien artean, gurean, hizkuntza larrialdiarena. Tartean, euskaldunon egiturazko zapalkuntzaren arduradun nagusi diren frantziar eta espainiar estatuak uneoro dabiltza euskaraz bizitzeko gure nahia eta eskubidea ukatzen».
Era berean, gaur egungo testuingurua kontuan izanik, eskubide sozialen egoera kezkagarriaz ohartarazi dute: «Jarrera erreakzionario eta atzerakoiak ugaritzen ari dira eta horiek, modu batera edo bestera, ondorio zuzena dute gure egunerokoan. Eskubide sozial oro jarri dute jopuntuan eta ez, zehazki, aurrera egiteko, atzera eragiteko baizik».
Hori dela eta, hizkuntza zapalkuntza gainditzeko indarrak bilduko dituzte Durangon: «Aurreko belaunaldiek erakutsi digute euskara putzu sakon eta ilunenetik atera daitekeela eta gu sinetsita gaude oraingoan ere aurrera egingo dugula; euskararen aldeko pizkunde berria harrotuko dugula».
Abenduaren 6an, 13.00etan, Durangoko Landako Gunetik abiatuta egingo den mobilizazio nazionalean parte hartzeko deia luzatuz amaitu dute agerraldia: «Euskaltzale guztion ekarpena eta inplikazioa ezinbestekoak izango dira: bai maila pertsonalean, bai maila kolektiboan. Norbanako eta eragile sozialetatik haratago baina, berebiziko erantzukizuna dute erabakiguneetan dauden arduradun politiko eta instituzionalek. Konfiantza osoa dugu euskararen aldeko olatu berria indartzeko kolektiboki dugun indarrean».

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

