
2026ko martxoaren 14tik 16ra burutuko den Donostiako Arte Eszenikoen dFeria jaialdiaren irudia joan den urriaren 4an zendu zen Mai Egurza ilustratzaile iruindarrarena izango da. Jaialdiak berak astearte honetan iragarri duenez, ekainean jarri ziren harremanetan harekin eta uztailean jada bazuten artistaren lehen zirriborroa.
Lan hori zuen esku artean bat-batean zendu zenean. Egurzaren familiarekin harremanetan jarri eta Mai Egurzak hasi zuen obra amaitzea adostu zuten, aitortu dutenez.
Kartela Egurzak berak eta haren lagun eta ilustratzaile Raquel Rodenasek egindako lana da. Rodenasek Egurzaren hasierako zirriborroa oinarri hartuta amaitu zuen lana. «Ondarea da pertsonek mundutik igarotzean uzten dutena, beraien aztarnak; hots, munduari egiten dioten ekarpena, kasu honetan, kulturaren munduari. Hori irudikatzen du ilustrazioak: enkoadraketatik irteten diren eta harean oinatzak uzten dituzten zenbait (askotariko) pertsonaren markak». Hitz horiekin adierazi zuen Egurzak bere sorkuntzaren zentzua eta horretarako inspirazioa.
Kartelak gorazarre egiten dio ilustratzaileari, gainera; izan ere, bera irudiko pertsonaietako batean irudikatuta dago. Kartelak, bada, omendu nahi du artista gaztea.
Danimarka, protagonista
Abenduaren 17an jakinaraziko da hurrengo edizioko programazio eszenikoa. Danimarka izango da herrialde gonbidatua; beraz, herrialde horretako arte eszenikoen ordezkari ugari ekarrik dituzte Donostiara.
Leloari dagokionez, ‘Legatua’ izango da ‘Legatua’ baita, Rebeca Fernandez Romanen ‘Legado. Antología Benéfica’ liburua aipatuz, «arimaren ondoriotasun» moduko bat. «Atzera begiratzea ez nostalgiaz, benetako gosez baizik. Begiratzea ahots isilduak, zauri irekiak, oroimen ezaren lainoan gidatzen jarraitzen duten argiak ekarrita. Ekitaldi eszeniko bakoitza oroimenaren ekintza bat delako. Eta ahanzturan erortzen utzi behar ez genukeen hori aukeratzea delako gogoratzea», jaialdiaren esanetan.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
