
Sei gazte deitu dituzte hilaren 9an epaitegian deklaratzera iragan maiatzaren 29an Donostiako Udaleko osoko bilkuran Guardetxearen egoerari buruzko protesta egiteagatik, Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) jakitera eman duenez.
Gogoratu dutenez, udal Gobernuari Guardetxearen esleipen baldintzak adosteko Alde Zaharreko 13 elkarteren izenean eskaera egin eta gero eta erantzunik jaso ez zutenez, udal plenora hamarnaka gazte bertaratu ziren.
«Egun hartan ordea, Udaltzaingoa bertaratu ginen gazteon aurka oldartu zen eta haiek sortu zituzten istiluen ondorioz, sei gazte epaitegietatik deklaratzera deituak izan dira desordena publikoak eta autoritateari atentatua eragitea egotzita», azaldu dute. Espetxe zigor eskaerak izan daitezkeela nabarmendu dute.
«Muntaia poliziala»
«Ezin dugu muntaia polizial berri hau modu isolatuan ulertu. Azken urteotan agerikoa bihurtu da egiturazko krisi kapitalista baten aurrean gaudela, eta ondorioz, sistemari beharrezkoa zaio zapalkuntza forma berriak garatu eta bestelako bizi eredu bat antolatzen dugun espazio eta proiektuen aurka egitea. Soilik honela uler daiteke okupazioaren kontra abiatu duten kriminalizazio prozesua, zeina masa komunikabideen manipulazio mediatikoak eta legediaren garapen errepresiboak ezaugarritzen duten», adierazi du AZGAk.
«Guk, argi eta ozen diogu, etxebizitzarekin, lurraren ustiapenarekin edota baliabide publikoekin espekulatzen duten horien jabetzak okupatu eta kolektibizatzea ez dela delitua, auzo eta herrietako langileon interes kolektiboaren aldeko erresistentzia ekintza baizik», aldarrikatu dute.
Gaztetxeen defentsa
Gogoratu dutenez, Guardetxeak hamarkada batez erabilera autogestionatua izan zuen, 2019ean Udalak konponketak egin behar zituelakoan itxi zuen arte. Sei urtez abandonatua eta hutsik izan zen eraikina. Gazteek Guardetxea berreskuratu eta auzolanean konpondu zuten, bertan Alde Zaharreko gaztetxea martxan jartzeko, ekimen ugari antolatuz.
«Aspaldiko aldarrikapena da Donostiako Alde Zaharreko gazteok kudeaturiko espazio autogestionatu baten beharra, baina une honetan, Gaztetxea martxan dagoela esan dezakegu. Argi adierazi nahi diogu Donostiako Udalari ez duela gure jarduna mehatxu, isun, epaiketa eta espetxe zigorrekin geldituko. Ondo dakigu zein ondorio dakartzan gure auzoan horrelako proiektu eta espazioak galtzeak eta gure konpromisoak ez du atzera bueltarik. Behin itxi zuten Guardetxea, baina ez diegu berriz ixten utziko», gaineratu dute.
Gauzak horrela, hilaren 9an elkarretaratzea deitu dute 9.00etan Donostiako epaitegian ‘Guardetxea defendatu! Gaztetxeak aurrera!’ lelopean.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
