
Osasun Publikoaren Aldeko (OPA) herri plataformak elkarretaratzeak deitu ditu agintariek Gabonetan Lehen Arretan ezartzen dituzten «murrizketen» aurka. «Aurten, Osasun sailburuak ‘kontingentzia planak’ edo ‘zerbitzuen berrantolaketa’ gisa definitzen ditu. Baina egiaz, azken urteotan gertatzen ari den bezala, berriz osasun arretarako murrizketak dira: zentro sanitario gehienetan ordutegiak murrizten dira; batzuk hainbat egunetan itxiko dituzte, beste batzuk jai guztietan itxita; eta osasun zentro eta EAG batzuk medikurik gabe arituko dira».
Ohar batean OPA herri plataformak azaldu duenez, «nahiz eta urtero neurri puntual gisa aurkezten diren, errepikatu eta are handitu egiten dira. Ez dira aldi baterako kontua, murrizketa estrukturalak dira. Urtean 5 hilabetez aplikatzen dira eta Lehen Mailako Arreta, gure osasun sistemaren oinarrizko zutabea, ahultzen dute, klinika pribatu eta aseguruen alde eginez».
«Ezin dugu osasun sistema publikoaren suntsiketa planifikatua normalizatu. Ezta onartu ere, urtez urte, Lehen Mailako Arreta kaltetzen duten murrizketak. Arreta maila honek baliabide ekonomiko eta langile nahikoak behar ditu urte osoan zehar bere funtzionamendu osoa bermatzeko eta osasun duin eta kalitatezkoa eskaintzeko», gaineratu du, eta «langile faltak, bereziki familia medikuntzako eta pediatriakoak», lan karga gainditzea eragiten duela ohartarazi du.
«Murrizketa hauek itxaronaldiak are handiagoak, ospitaletako larrialdi zerbitzu gehiago aseak eta arreta kalitatearen gainbehera ekarriko dituzte», gaineratu du, eta zenbait espezialitatetan izaten diren atzerapenak kritikatu, «adibidez traumatologian».
Egoera hau salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu plataformak datorren astean: astelehenean (hilak 15) Donostian 18.30ean Egiako merkatuan. Asteartean (hilak 16), 12.00etan Donostian, Groseko anbulatorioan; 12.00etan Barakaldon, San Eloy Ospitalean; ordu berean Sestaon, Markonzagako Anbulatorioan; eta Elorrion, osasun zentroan; 18.00etan Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan. Eta hilaren 19an, ostiralean, 19.00etan Larrabetzun, osasun zentroaren aurreko plazan.

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

El Gobierno navarro reconoce a otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

Robe Iniesta, el poder del arte
