
Hil zeneko 20. urtemuga betetzear dagoenean, hilondoko Gipuzkoako Urrezko Domina eman diote ostiral honetan Lurdes Iriondo Mujika (1927-2005) abeslari, idazle eta maisuari.
Eider Mendoza diputatu nagusiak Maria Angeles eta Maria Jesus Iriondo ahizpen eskuetan utzi du Gipuzkoak ematen duen aintzatespen gorena, artista urnietarrak euskara eta euskal kultura bultzatzeko egindako ekarpen «sendo eta aitzindariagatik». Ez Dok Amairu aipatuz, euskal kultura eta hizkuntzaren berreskurapenean erreferente izan zela gogorarazi du.
Mariasun Landa idazleari egokitu zaio Iriondoren laudiorioa egitea, eta abeslariaren lehengusu Joxe Mari Iriondo kazetariak ere hartu du hitza ekitaldian.
Euskal kulturaren ordezkaritza zabala bildu da ekitaldian. Izen-abizen batzuk aipatzeagatik, Joxe Anjel Irigarai, Antton Valverde, Nekane Oiarbide eta Julian Beraetxe (Ez Dok Amairu); Maite Arizkorreta, Jose Luis Treku, Iñaki Maritxalar, Mari Jose Fernandez, Karmelo Arren eta Itziar Maritxalar, Oskarbi taldekoak; eta Peio Ospital, Pantxoa Carrere eta Pantxika Erramuzpe, Iriondorekin abestu zuten kantariak.
Joxean Goikoetxea musikaria, Anjel Lertxundi idazlea, Anartz Zuazua aktorea, Tabakalerako zuzendari den Edurne Ormazabal, eta Idoia Garzes eta Inge Mendioroz zinegileak (‘Ez gera alferrik pasako’ dokumentala sortu dutenak) bertaratu dira ere.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte
