
«Pipa hortzetan duela...» dio Olentzeroren inguruko gabon kanta. Orain hizpide dugun Olentzero ez dago eserita eta ez ditu begi gorriak, baina txisa egiteagatik da ezaguna mundu osoan. Bruselako txoko batean dagoen Manneken Pis estatua txikia jantzi desberdinekin mozorrotzeko ohitura dago, eta oraingoan Olentzeroz jantzi da, Bruselako Euskal Etxearen ekimenez.
Ospakizun eguna izan zen atzokoa Bruselako euskaldunentzat. Euskal Etxeak 15 urte bete ditu aurten eta ekitaldiz jositako egitaraua izan dute 2025 osoan zehar. Hori borobiltzeko asmoz, ekitaldi publiko eta entzutetsua egitea erabaki dute.
Hala, 10.30etan elkartu ziren denak Bruselako udaletxean eta ohorezko aurreskua dantzatu zuten hiru dantzarik. Ondoren, kalejiran, Manneken Piseraino joan ziren. Bertan, hitzaldi labur batzuk eskaini zituzten eskultura mozorrotzen zuten bitartean, eta amaieran jantzi berria erakutsi zuten. Ikazkinaren jantzi tipikoa, kriseilu, pipa, bizar, zapi, txapela, abarka, makil eta guzti.
Hala ere, ez da Manneken Pisek txapela janzten duen lehen aldia. Izan ere, 2010ean, Bruselako 1-7 Peñak Athleticeko jokalariz jantzi zuen, eta txapela gehitu zion. Urte berean, Biarritzeko Surfrider fundazio ekologistak, 20. urteurrenean, bere kamiseta eta surf taula txikitxoa jarri zion Belgikako hiriburuko ikonoari.
Olentzeroren ekitaldiaren ostean, iturriaren parean beste aurresku bat dantzatu zuten Bruselako euskaldunek, txakolina banatu zieten helduei eta txikiei gozokiak, alegia, Olentzerok ekarritako ikatza (azukrezkoa). Ekitaldia amaitzeko, trikipoteoa egin zuten Bruselako erdiguneko kale eta tabernetan zehar. Sekulako plana!

Dos jóvenes condenados a 14 años de cárcel por violar a una chica inconsciente en Bilbo

Solicitan testimonios de personas que pudieron ver a Josu Zabala ‘Basajaun’ con vida en Bilbo

ETA, porrazos proporcionales y un balón de playa: cierre de filas tras las cargas de El Sadar

El GBB cree haber encontrado la criptonita para acabar con «el mito» de EH Bildu
