30. urteurrena ospatu berri duen Kafe Antzokian, bildu ditu astearte iluntzean Lorialdia festibalak bere ekosistema osatzen duten eragileak –erakundeak, babesleak, sortzaileak, bidelagunak, enpresak eta Lorazainen komunitatea– topaketa berezi batean.
Helburua argia izan da: 2025ean elkarrekin eraikitakoa ospatzea eta datorren udaberrian iritsiko den festibalaren edizio berriaren ateak zabaltzea.
Topaketaren une zirraragarriena 2026ko edizioaren aurrerapenarekin iritsi da. ‘Baga, biga, higa, Maurizia!’ lelopean, Loraldia Festibala martxoaren 9tik 28ra bitartean itzuliko da Bilbora hamabigarrenez, euskal kulturaren proposamenik berritzaileenak plazaratzeko asmoz.
Edizio berriaren ardatzak eta programazioa aurkeztu dira: diziplinen hibridazioa, modernitatea eta euskal kulturaren begirada unibertsala. Guztira, 25 proposamen eskainiko dira eta 29 ekintza burutuko dira. Programazio artistikoari dagokionez, musika, dantza, teatroa, esperientzia digitalak, zinema, literatura, bertsolaritza, naturatik ibilbidea eta murgiltze-esperientziak izango dira.
Nogenen urteurrena, ‘Ikimilikiliklik Vol. 2’...
Datorren urteko egitarauan, besteak beste, Nogen taldeak 10. urteurrena edota ‘Ikimilikiliklik Vol. 2’, Loraldiaren produkzio berria, nabarmenduko dira.
Loraldian ohikoa denez, diziplinen uztarketaz gain, belaunaldi ezberdinetako sortzaileak bilduko dira, Bilboko kultur gune eta areto garrantzitsuenetara helduko dira eta arriskuak hartuko dituzte kultur proposamen berritzaileak aurkeztuz.
Publikoak bere lekua ziurta dezan, 2026ko Loraldia Festibaleko ekintza gehienetarako ia sarrerak abenduak 17tik aurrera eskuragarri daude www.loraldiafestibala.eus webgunean.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
