
Euskaltzaindiak eta UZEIk «murga-zerga» hautatu dute 2025eko urteko hitz gisa, Donald Trumpek iragarritako muga-zerga berriei buruzko albiste ugariek termino horren finkatzea bultzatu baitute.
Euskaltzaindiak hiztegi arauemailean muga-zerga eta aduana-zerga jaso ditu, biak ere «atzerriko produktuei aduanan ezartzen zein zerga» adierarekin. Jakinarazi du ez dela kontzeptu berria, ekonomiako hiztegietan aspalditik agertzen dela, eta corpusetan ere horren lekukotasun ugari aurkitu dituztela.
«Aurtengo hizpide nagusietako bat izan dira muga-zergak; bereziki, AEBko presidente Donald Trumpen Gobernuak mundu mailako ekonomia astindu duten erabakiak hartu dituelako horien harira», zehaztu dute eta horrek «soka luzea» ekarri duela azpimarratu. Hasieran, Trumpek Txinako, Kanadako eta Mexikoko salgaiak izan zituelako jomugan eta, ondoren, Europar Batasunekoak eta beste hainbat herrialdetakoak.
«Muga-zerga» hitzaren sinonimoa «aduana-zerga» bada ere, askoz gutxiago irakurri dela bigarren termino hori zehaztu dute, eta joerari erreparatuz aurtengo gertakariek «muga-zerga» esamoldearen erabilera finkatzen lagundu dutela gehitu dute.
Amaitzeko, gogoratu dute bi izenez osatutako hitz-elkarketa horiek, beste hainbatek bezala, marratxoz zein marratxorik gabe idatzi daitezkeela.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
