
‘Keeper’ Osgood Perkinsek urte eta erdian estreinatzen duen hirugarren film luzea da; oraingoan ere beldurraren eremuan murgilduko du ikuslea.
Urteurrena ospatzeko, Malcolmek (Rossif Sutherland) eta Lizek (Tatiana Maslany) asteburuko ihesaldi erromantiko bat egingo dute mendiko etxe isolatu batean. Malcolmek bat-batean hirira itzuli beharko du, eta Liz bakarrik geratuko da. Une horretan, etxearen sekretu beldurgarriak agerian uzten dituen presentzia aztoragarri bat agertuko da.
Tatiana Maslany eta Rossif Sutherland protagonista dituen filma Gabonetako beldurrezko film nabarmenena izango dela aurreikusten dute askok.
Beldurrezko eta fantasiazko zineman txalotutako hainbat zuzendariren erreakzioa bildu du Neon banatzaileak, filma primizian ikusi ahal izan baitute. Horien artean, Guillermo del Torok filmari buruzko iritzia partekatu du: «‘Keeper’ Perkins hutsa da. Izuaren origamia, bere buruarengan trebeki tolesten den proposamena». Aldiz, Fede Alvarez zuzendariak honela adierazi du: «Asaldagarria eta hipnotikoa da, erabateko beldurrezko esperientzia sentsoriala da».
Osgood Perkins
Zuzendariaren abizena irakurri ostean, beharbada Anthony Perkins aktorea etorri zaizue burura. Bada ez zaudete oker, izan ere Osgood Perkins ‘Psicosis’ filmeko protagonista ospetsuaren semea da. Beldurrezko zineman egindako lanengatik da ezaguna; ‘The Blackcoat’s Daughter’ (2015) eta ‘Gretel & Hansel’ (2020) filmekin hasi bazen ere, iaz zuzendu zuen ‘Longlegs’ pelikulari esker egin da benetan ezagun. 2026an ‘The Young People’ filma estreinatuko du.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

