
51 urteko gizon bat hil da igande honetan A-1 errepidean, Agurain parean, zirkulazio-istripu baten ondorioz. Hildakoak gidatutako autoak kamioi batekin egin du talka, eta auto berean zihoan beste pertsona bat ere zauritu da istripuan. Errepidea erabat itxita egon da, eta 3 kilometro arteko auto-ilarak sortu dira.
Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15.15ak aldera, Larrialdi Zerbitzuek A-1 autobian gertatutako istripu baten berri izan dute; zehazki, Irungo noranzkoan eta Agurain parean. Jasotako lehen informazioen arabera, kamioi baten eta auto baten arteko istripua zen, eta hainbat zauritu zeuden.
Ertzaintza, osasun-langileak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta autoaren gidaria, 51 urteko gizon europarra, hilik zela egiaztatu dute. Autoko beste bidaiaria, 59 urtekoa gizon europarra, zaurituta zegoen, eta Txagorritxuko ospitalera eraman dute anbulantzian.
Istripuaren larritasuna dela eta, autobia erabat itxita izan da ordubete inguru, eta 3 kilometro arteko auto-ilarak sortu dira. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du gertatutako istripu tragikoaren nondik norakoak argitzeko.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
