
‘Herri gogoa’ ponentzia ondu eta onartu dute Sortuko militanteek, hilabeteetako gogoeta prozesuaren ostean. Iragan berri den asteburu honetan bozkatu dituzte zuzenketak.
Urrian aurkeztu zuen ponentzia Nazio Kontseiluak, eta honako hau jaso zuen bertan, besteak beste: azken 10-15 urteotako bilakaeraren balantzea eta egungo egoeraren irakurketa; Sorturen berrezaugarritzea, misioa eta zereginak; antolaketa eta funtzionamendu proposamena.
Oinarri hori izan dute eztabaidagai urriaren 23tik azaroaren 29ra egindako ehundik gora herri batzarretan. Hortik abiatuta, dozenaka zuzenketa egin dituzte hainbat sortzailek eta Nazio Kontseiluak berak. Ohar batean azaldu dutenez, «militanteen ahalik eta ekarpen gehien ponentzian barneratzeko asmoz, bozkatu diren zuzenketen erdia baino gehiago Nazio Kontseiluaren eta zuzenketa-egileen artean adostutakoak izan dira».
Onartu berri duten bide-orriaren arabera, «nazio askapen prozesuari ekarpena egin asmoz, aurrerantzean mugimendu izaeran egingo du indar Sortuk». «Gure ekarpen behinena askotariko dinamika erreal eta eraginkorretan egitea ahalbidetuko dugu», zehaztu dute.
Hala, herri gogoa pizteko gai izango den «eskala handiko nazio bulkada bat» martxan jartzeko ardura euren gain hartu dutela adierazi dute. Bestetik, munduaren luze-zabalean zein espainiar eta frantziar estatuetan indartzen ari diren autoritarismoaren eta eskuin muturraren kontrakarrean, «Euskal Herrian eraldaketa sozial eta politikoa posible dela» azpimarratu dute, Euskal Herriak oinarrian dituen balio antifaxista eta demokratikoak medio.
Abenduaren 11n aurkeztu zuen Nazio Kontseiluak zuzenketa partzialen memoria, eta ordutik bigarren herri batzarrak egin dituzte hainbat herri eta eskualdetan, memorian sakontzen jarraitzeko. Hala, urri amaieratik orain arte ehundik gora herri batzar egin dituzte Euskal Herri osoan, eta 2.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte gogoeta prozesuan.
Urte berriarekin batera iritsiko da Sorturen IV. Kongresuko hurrengo mugarria: zuzendaritzaren hautaketa fasea. Urtarrilaren 7an aurkeztuko ditu Nazio Kontseiluak zuzendaritza- eta kudeaketa-organoetarako hautagaitza proposamenak, eta 8tik 14ra aurkeztu ahal izango dira hautagaitza alternatiboak. Hilaren 18an publikatuko dira behin betiko hautagaitza guztiak, eta urtarrilaren 21tik 23ra bozkatuko dituzte sortzaileek.
Urtarrilaren 24an emango diote itxiera kongresu prozesuari, Irungo Ficoban egingo duten batzar-ekitaldian.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
