
‘M3moria. Antolakuntza. Borroka’. Hauxe da ELA, LAB, ESK, Steilas eta Martxoak 3 elkarteak adostutako leloa Zaramagan duela 50 urte Poliziak eragindako sarraskia oroitzeko.
«Lelo honekin iraganean borrokatu zuten pertsonak aitortu nahi ditugu, gaur egun antolatzen garen guztientzat oinarriak jarri zituztenak: gizarte hobe baten alde borrokatzeak elkartu egiten gaitu denboran zehar», azaldui dute ohar batean.
Gainera, urteurrenarekin bat datorren omenaldi berezi gisa balioko duen ekitaldi handi batean lanean ari direla iragarri dute. Horren zehaztapenak otsailaren 9an egingo duten agerraldian zabalduko dituzte.
Era berean, 50. urteurrena ospatzeko kamisetak eta jertseak salgai egongo dira, eta sindikatuen egoitzetan eta denda birtualaren bidez erosi ahal izango dira. «Material honekin 2026ko martxoaren 3a gogoratzeko motorrak berotzen hasi nahi dugu. Herritar guztiak animatzen ditugu memoria kolektiboko ariketa honetan parte hartzera, elastiko eta jertse oroigarri hauekin», adierazi dute.
«Memoria hori bizirik mantentzeagatik egindako lana aitortzeak bultzatzen gaitu urtero Gasteizen Poliziak hildako bost langileak gogoratzera eta omentzera, baita Basaurin eta Tarragonan Poliziaren errepresioaren biktima izan ziren bi gazte solidarioak, eta une hartan zauritutako eta erreprimitutako pertsona guztiak ere. Hainbat belaunaldi markatu dituen borroka ere gogoratu nahi dugu», gaineratu dute.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

