NAIZ

Maddi Ane Txoperenak irabazi du Bardozeko final aitzinekoa, eta erabakita geratu da finala

Bardozeko saioa jokatuta, larunbat honetan argitu da Xilabako bertsolari txapelketako finalean kantatuko duen seikotea. Maddi Ane Txoperenak irabazi du saioa (562), eta atzetik egin dute Aitor Servierrek (546,5) eta Irantzu Idoatek (639), biak ere finalera sailkatu dira. 

Maddi Ane Txoperenak saioa irabazita zuzenean finalean kantatzeko txartela eskuratu du.
Maddi Ane Txoperenak saioa irabazita zuzenean finalean kantatzeko txartela eskuratu du. (Nahia Garat)

Larunbat honetan jokatu da Xilbako azken final aitzinekoa, eta hau irabazita finalerako sarrera zuzenean eskuratu du Maddi Ane Txoperenak. 562 puntu eskuratu ditu hendaiarrak, eta horrenbestez, urtarrilaren 31an Donibane Lohitzunen jokatuko den finalera sailkatu da.

Bardozeko saioan Aitor Servierrek egin du bigarren (546,5 punturekin), eta hirugarren Irauntzu Idoatek (639), eta bi hauek ere finalerako txartela eskuratu dute. Hurrenez hurren geratu dira larunbat honetako saioan Ramuntxo Chrusty (504), Patxi Iriarte (502.5) eta Karlos Aizpurua (484,5).

Ekhi Erramundegik egin du gai jartzaile lana, eta epaile lanetan aritu dira: Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez ‘Txuriya’,  Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.

Urtarrilaren 31an, finala

Larunbat honetan argitu da urtarrilaren 31an Jai Alaian ospatuko den finalerako parte hartzaileen zerrenda, ondorengoak izango dira kantuan: Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Aitor Servier Etxetxuri, Iratzu Idoate Funosas eta Elixabet Etxandi Goihenetxe.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean jada eskuragarri daude.